Yunnan
Yunnan (云南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 394.100 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 44.830.000 biztanle bizi ziren bertan.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuYunnan probintziaren mugakideak honakoak dira: Myanmar ekialdean, Laos eta Vietnam hegoaldean, Guangxi lurralde autonomia hego-ekialdean, Guizhou probintzia ekialdean, Sichuan probintzia iparraldean, eta Tibeteko lurralde autonomia ipar-mendebaldean.
Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Kunming da.
Geografia
aldatuYunnan, Txinan hegoalderago dagoen probintzia da, eta Kantzerko Tropikoa probintziaren hegoaldea zeharkatzen du. Guztira 394.000 kilometro koadro dauzka, Txinaren azalera guztiaren %4,1. Probintziaren iparraldea Yunnan-Guizhou goi-ordokiaren zati da eta Myanmarrekin 4.060 kilometro luze den muga dauka. Nahiko menditsua da, batez ere, iparralde eta mendebaldean, 4.000 metrotik gorako hainbat mendikate daude eta mendebaldean, ibaiek egindako kanoi sakonak daude.
Probintziaren batez besteko altuera 1.980 metrokoa da eta mendirik altuenak iparraldean daude. Mendirik garaiena 6.740 metroko Kawagebo mendia da, Diqing arroko Deqin konderrian. Yunnango puntirik baxuena bestalde Ibai Gorriaren haranean dago, itsasoaren mailatik 76,4 metrora. Hegoaldeko mendiak, mendebaldekoek baino altuera gutxiago dute, eta ez dira 3.000 metrotik gora altxatzen.
Klima
aldatuYunnanek klima epela eta nahiko tenperatura egonkorra dauka urte osoan zehar. Tropikoetatik gertu egoteak, eragin handia dauka probintziako kliman, eta Asia hego-ekialdeko montzoiak baldintzatu egiten du klima udaberritik aurrera, Txinako beste edozein probintzietan baino askoz gehiago. Urteko prezipitazioak 600mm eta 2.300mm bitartekoak dira eta batez ere, maiatzetik urrira ematen dira.
Urtarrileko batez besteko tenperatura 8 eta 17 gradu artekoa eta uztailekoa 21 eta 27 gradu bitartekoa da. Probintziaren mendebaldea nahiko bero eta hezea da, nahiz eta mendien tontorretan mendialdeko klima nagusi izan.
Banaketa administratiboa
aldatuPolitika
aldatuYunnan probintziako gobernadorea Qin Guangrong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Bai Enpei da.
Garraioa
aldatuAireportuak
aldatuKokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
YUNNAN | |||
Baoshan | ZPBS | BSD | Baoshan Aireportua |
Dali | ZPDL | DLU | Dali Aireportua |
Diqing | ZPDQ | DIG | Diqing Aireportua |
Kunming | ZPPP | KMG | Kunming Wujiaba Nazioarteko Aireportua |
Lijiang | ZPLJ | LJG | Lijiang Aireportua |
Lincang | ZPLC | LNJ | Lincang Aireportua |
Luxi | ZPMS | LUM | Luxi Mangshi Aireportua |
Simao | ZPSM | SYM | Simao Aireportua |
Wenshan | WNH | Wenshan Aireportua | |
Xishuangbanna | ZPJH | JHG | Xishuangbanna Gasa Aireportua |
Zhaotong | ZPZT | ZAT | Zhaotong Aireportua |
Kanpo estekak
aldatu- (Txineraz) Yunnango gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |