William Friedkin
William Friedkin (Chicago, 1935eko abuztuaren 29 – Los Angeles, 2023ko abuztuaren 7a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema eta telebista zuzendaria zein ekoizlea, The Exorcist eta The French Connection filmak zuzentzeagatik ezaguna.
Txikitan Citizen Kane ikusitakoan, zinemak liluratuta geratu zen. 1965ean Hollywoodera jo zuen, eta bi urteren buruan berak zuzendutako lehen filma estreinatu zen, Good Times.
70eko hamarkadaren hasieran haren lan hoberenak zuzendu zituen, aipatutako The French Connection eta The Exorcist. Lehenak 5 Oscar saria irabazi zituen, eta bigarrenak 10 izendapen jaso. Orduko, Francis Ford Coppola eta Peter Bogdanovichekin batera, Hollywoodeko puntako zuzendaritzat jotzen zen Friedkin. Zoritxarrez, haren hurrengo filmetan ez zuen adinako arrakastarik lortu.
Filmografia (zuzendari gisa)
aldatu- The Caine Mutiny Court-Martial (2023)
- Killer Joe (2011)
- Bug (2006)
- The Hunted (2003)
- Rules of Engagement (2000)
- Jade (1995)
- Blue Chips (1994)
- The Guardian (1990)
- Rampage (1988)
- To Live and Die in L.A. (1985)
- Deal of the Century (1983)
- Cruising (1980)
- The Brink's Job (1979)
- Sorcerer (1977)
- The Exorcist (1973)
- The French Connection (1971)
- The Boys in the Band (1970)
- The Night They Raided Minsky's (1968)
- The Birthday Party (1968)
- Good Times (1967)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Friedkin |
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |