[go: up one dir, main page]

Willi Boskovsky (Viena, Austria, 1909ko ekainaren 16a - Visp, Suitza, 1991ko apirilaren 21a) austriar musikagilea izan zen.

Willi Boskovsky
Concertmaster of the Vienna Philharmonic Orchestra (en) Itzuli

1936 - 1979
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWillibald Boskovsky
JaiotzaViena1909ko ekainaren 16a
Herrialdea Austria
HeriotzaVisp1991ko apirilaren 21a (81 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Elisabeth Höbarth (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, biolin-jotzailea eta concertinoa
KidetzaVienna Philharmonic Orchestra (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm1406073 Musicbrainz: 41bd5d89-1500-4565-9aba-9c1a9649280e Discogs: 696238 Allmusic: mn0000170614 Find a Grave: 9180 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bederatzi urte zituela, Vienako Musika Akademian sartu zen, eta biolin-ikasketak egin zituen. 1926an lortu zuen diploma, eta baita Kreisler saria ere. 1932an Vienako Operako orkestran eta Orkestra Filarmonikoan sartu zen. 1935. urtean Vienako Musika Akademiako irakasle izendatu zuten. Operako orkestrako eta Filarmonikako konzertmeister bihurtu zen urte horretan bertan. Biolin-bakarlaria izan zen zuzendari ospetsuekin, hala nola Wilhelm Furtwängler, Karl Böhm edota Herbert von Karajanekin.

Baina 30eko hamarraldian bakarlari gisa hasi zuen karrera uzten joan zen, orkestrako eta ganbera-musikako lanen mesedetan. Hainbat talde osatu zituen: Boskovsky hirukotea (1937), Boskovsky laukotea (1947), Vienako laukote filarmonikoa, eta Vienako zortzikotea (1948-1958). Lili Kraus piano-jotzailearekin bikote bikaina osatzen zuen. Johan Straussen musikarenganako zaletasunak Urte Berriko Vienako kontzertuak zuzentzera bultzatu zuten, 1955etik 1979ra bitartean. 60ko hamarraldiaren hasieran gazte talde bat bildu zuen Vienako Mozart taldea osatzeko. 1969an Johann Straussek berak 1890ean sortu zuen Vienako Johann Strauss Orkestrako zuzendari izan zen. Urte Berriko Vienako kontzertuen ondorioz, ospetsu egin zen mundu osoan orkestra-zuzendari gisa, baina Boskovsky biolin-jotzailea zen, batez ere. Lili Kraus eta Nikolaus Hübnerrekin egin zituen Mozarten piano, biolin eta biolontxelorako lanen grabazioak balio handiko agiriak dira. Hogeita hamabi urtean, Wiener Philharmonikerreko harizko tresnen estilo eta sonoritateari eutsi zien, eta haren lana oinarrizkoa izan zen XX. mendeko orkestraren bilakaeran.

Erreferentziak

aldatu