When Harry Met Sally...
When Harry Met Sally... (euskaraz Harryk Sally Topatu Zuenean...) 1989ko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia bat da. Bertan, Billy Crystal, Meg Ryan, Carrie Fisher, Bruno Kirby, Steven Ford, Lisa Jane Persky eta Harley Jane Kozak aktoreek antzeztu zuten.
When Harry Met Sally... | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | When Harry Met Sally |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, Gabonetako filma eta film komikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rob Reiner |
Gidoigilea(k) | Nora Ephron |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rob Reiner Andrew Scheinman (en) Nora Ephron |
Konpainia ekoizlea | Castle Rock Entertainment (en) Columbia Pictures |
Edizioa | Robert Leighton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marc Shaiman |
Argazki-zuzendaria | Barry Sonnenfeld |
Jantzi-diseinatzailea | Gloria Gresham |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Chicago |
Historia | |
Nominazioak | |
whenharrymetsallythemovie.com | |
1989ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Film honetako eszenarik ahaztezin eta ospetsuena, Sally eta Harry Manhattango Katz's Delicatessen kafetegiko mahai batean elkarrekin gosaltzen dauden bitartean, Sallyk sexu orgasmo bat duelako antzezpena burutzen duenekoa da, bertako bezero eta zerbitzari guztiak nahiz Harry bera ahozabalik utziz. Eszenaren amaieran zerbitzari batek alboko mahaiko adindun emakume bati gosaltzen zein plater nahi duen galdetzean, honek Sallyren ustezko orgasmoa ikusi berritan hark ere Sallyk hartu berri duen platera nahi duela erantzuten dio, berak ere halako orgasmo zoragarria izateko itxaropenez.
Argumentua
aldatuHarry Burns (Billy Crystal) eta Sally Albright (Meg Ryan) Chicagoko Unibertsitateko bi ikasle gazte dira.
Egun batez bien arteko adiskideen bitartez elkar ezagutu, eta Sallyk Harry autoan New York hirira eramango du. Auto bidaia luzean zehar bi sexu ezberdinen arteko pertsonen adiskidetasunaz mintzatzen dira, biek ere zeharo iritzi ezberdinetakoak dituztela agerian geldituz: Harryren ustez gizon baten eta harentzat erakargarria den emakume baten arteko sexurik gabeko adiskidetasun soila ezinezkoa omen da, gizonezkoak buruan beti harekin oheratzeko desioa izango baitu; Sallyk aldiz alderantzizkoa iritzi du, alegia, sexurik izan gabe eta nahiz eta elkarren artean erakarpena egon, gizona eta emakumea adiskide izan daitezkela. Une batean Harryk Sallyrekin neskatan egiten ere saiatuko da, baina Sallyk ezezkoa emango dio. Honela, bidaia ezertan amaitu, elkarren artean agurtu eta bakoitza bere bidetik aldenduko da, batak bestearengandik ezer berezirik sentitu gabe.
Dena den, bien bizitzak aurrera egin eta urteak igaro ondoren, eta jada helduak etan langileak direla biak berriz ere topatu: oraingoan Harry bere emaztearengandik banandua dago eta Sallyk senargaia du baina biek harremana moztu egindo dute. Hortaz, Saly eta Harry berriz ere ezkongabeak izatean haien arteko adiskidetasuna mantendu, elkarren artean hobeto, bizitzaz eta gizon-emakumeen arteko harremanetaz saolastu eta sakonago ezagutzeko aukera izango dute.
Aktoreak
aldatu- Billy Crystal: Harry Burns
- Meg Ryan: Sally Albright
- Carrie Fisher: Marie
- Bruno Kirby: Jess
- Steven Ford: Joe
- Lisa Jane Persky: Alice
- Michelle Nicastro: Amanda Reese
- Kevin Rooney: Ira Stone
- Harley Kozak: Helen Hillson
- Franc Luz: Julian
- Estelle Reiner: emakumezko bezero zaharra