Walter Nash
Sir Walter Nash (Kidderminster, Worcestershire, 1882ko otsailaren 12a - Wellington, 1968ko ekainaren 4a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko 27. lehen ministroa izan zen 1957tik 1960ra.
Ingalaterran jaio eta Zeelanda Berrira 1909an iritsi zen eta berehala Alderdi Laboristarekin bat egin zuen. 1929an parlamentuko kide hautatu zuten, eta 1935ean Finantza ministro izendatu zuten lehen gobernu laboristan, Depresio Handiaren susperraldi ekonomikoa gidatzeko.
1951n Alderdi Laboristako eta Oposizioko buru bihurtu zen, Peter Fraserren ordez. 1957ko hauteskundeak alde txikiarekin irabazi zituen. 1958an zergak igo behar izan zituen ordainketa-balantzaren krisi baten ondorioz, eta 1960an hauteskundeak galdu zituen.