Vosgeak
Vosgeak[1][2] (frantsesez: Vosges) Ekialde Handia eskualdeko departamendua da (88), gehiengoa Vosge mendiguneak hartua. Prefektura Épinal hirian dago.
Vosgeak (88) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Ekialde Handia |
Prefetura | Épinal |
Prefeta | Christian Poncelet |
Azpiprefeturak | Neufchâteau Saint-Dié-des-Vosges |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 31 |
Udalerriak | 515 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°10′N 6°25′E / 48.17°N 6.42°E |
Azalera | 5.874 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 360673 |
Dentsitatea | 61.401,600272387 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Mugakide ditu Meuse eta Meurthe eta Mosela iparraldean, Rhin Beherea eta Rhin Garaia ekialdean, Belfort Herrialdea eta Saona Garaia hegoaldean eta Marne Garaia mendebaldean.
Historia
aldatuVosgoak, 1790eko martxoaren 4an sortutako 83 departamenduetako bat izan ziren, jatorrizko 83 departamenduen mugak ezartzen zituen 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz. Lorrena probintziako antzinako lurraldeen zati bat eta inguruko hiri batzuk hartzen ditu, nahiz eta — Frantzia-Prusia Gerraren ondoren — hiri batzuk galdu zituen, Schirmeck kasu, Alsazia-Lorrena alemaniarraren zati izatera pasa zirenak eta, 1919an Frantziak lurralde horiek berreskuratu zituenean, Rhin Beherea departamenduan integratu zirenak.
Herri eta hiri nagusiak
aldatuDepartamenduak 5.000 baino gehiagoko bederatzi udalerri ditu:[3]
Udalerria | Biztanleria (2019) |
---|---|
Épinal | 32.256 |
Saint-Dié-des-Vosges | 19.576 |
Golbey | 8.798 |
Thaon-les-Vosges | 8.634 |
Gérardmer | 7.807 |
Remiremont | 7.691 |
Neufchâteau | 6.636 |
Raon-l'Étape | 6.205 |
Rambervillers | 5.096 |
Demografia
aldatu1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
308.920 | 334.169 | 419.992 | 427.409 | 405.708 | 415.585 | 418.998 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
392.987 | 407.082 | 406.862 | 413.707 | 410.196 | 421.412 | 421.104 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
429.812 | 433.914 | 383.684 | 382.100 | 377.980 | 376.926 | 342.315 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
372.523 | 380.676 | 388.201 | 397.957 | 395.769 | 386.258 | 380.952 |
Iruditegia
aldatu-
Saint-Dié-des-Vosges herriko katedrala
Erreferentziak
aldatu- ↑ 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Izen bereko Vosge mendiak, aldiz, Vosgeak dira euskaraz Euskaltzaindiaren 159. arauaren arabera.
- ↑ Populations légales 2019: 88 Vosges, INSEE