Urepele
Urepele[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 29,0 kilometrora. Altuera 392 eta 1 150 metro artekoa da, eta 26,44 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 280 biztanle zituen.
Urepele | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Hainbat baserriak Urepeleko Errobik inguratzeak | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Urepel | ||
Auzapeza (2020-2026) | Xole Aire (independente) | ||
Posta kodea | 64430 | ||
INSEE kodea | 64543 | ||
Herritarra | urepeldar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°04′11″N 1°24′59″W / 43.0697°N 1.4164°W | ||
Azalera | 26,44 km2 | ||
Garaiera | 392-1150 metro | ||
Distantzia | 29,0 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 280 (2018: −2) | ||
Dentsitatea | 11,54 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,64 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,34 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,88 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,53 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 63,46 (2010) | ||
Erabilera | % 31,83 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1862ko otsailaren 15a (independentzia) |
Bertako biztanleak urepeldarrak dira.
Izena
aldatuUrepele beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Urepel (/yR'pɛl/ ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Urepel (/ure'pel/ ahoskatua)
Etimologia
aldatuUrepele toponimoa izen gardena da. ur eta epel ("asepel") hitzeten arteko elkarketa da. -e azkena deklinabide ez-etimologikoko elementu bat da, Ipar Euskal Herriko euskalkiei dagokiena. Testuinguruaren arabera, ahoskatzeko, ez ahoskatzeko edo apur bat xurgatzeko aukera dago.[4]
Geografia
aldatuUrepele Aldudeko ibarrean dago.
Mugakideak
aldatuIngurune naturala
aldatuUrepeleko Errobi udalerriko lurretatik igarotzen da, haren ibaiadar Imiliztegiko erreka (baita bertara isurtzen den Behodeiko erreka), Etxemendiko erreka, Labiaringo erreka, Ahuntzarretako erreka, Soaluzeko erreka (bertara isurtzen den Harriondoko errekarekin batera) eta Lohitzeko errekarekin batera.
Bestalde, herri menditsua da, eta Adi mendia (1 450 m) udalerriko lurretako mendi aipagarriena da.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Banka, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.3 | 29.0 | 33.0 | 35.0 | 36.5 | 41.1 | 40.9 | 42.6 | 37.5 | 35.0 | 28.0 | 24.0 | 42.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.3 | 15.3 | 16.9 | 20.8 | 23.9 | 25.9 | 26.1 | 23.7 | 19.4 | 14.1 | 11.5 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.9 | 7.6 | 10.0 | 11.5 | 15.1 | 18.1 | 20.1 | 20.3 | 17.7 | 14.5 | 9.9 | 7.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.0 | 4.7 | 6.1 | 9.3 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.8 | 9.5 | 5.7 | 3.8 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.6 | -13.0 | -8.5 | -2.5 | 1.0 | 3.0 | 6.2 | 3.5 | 1.0 | -1.5 | -7.7 | -9.7 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 187.6 | 159.5 | 158.6 | 181.2 | 131.5 | 84.4 | 74.9 | 84.4 | 115.3 | 152.9 | 212.5 | 201.6 | 1744.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 99.0 | 109.0 | 109.5 | 95.7 | 97.0 | 69.0 | 86.7 | 85.2 | 81.0 | 99.0 | 96.5 | 130.1 | 130.1 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5] |
Auzoak
aldatu- Gaineko Karrika
- Behereko Karrika
- Elhutsea
- Larrategia
- Kintoa
- Tanburinenea
- Harriondoa
- Buztanborda
- Mandabidea
- Antxainioenea
Historia
aldatuUrepele, antzina Aldude udalerria besterik ez zena, udalerri independente bihurtu zen 1862ko otsailaren 15ean.[6]
Demografia
aldatu1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 | 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1030 | 960 | 892 | 815 | 789 | 792 | 741 | 745 | 730 | 724 | 746 | 684 | 733 | 625 |
1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
615 | 562 | 565 | 573 | 561 | 485 | 459 | 400 | 365 | 349 | 347 | 345 | 305 | 280 |
Ekonomia
aldatuUdalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, udalerritik igarotzen diren erreken uraren kalitatea dela-eta, piszikultura esplotazio baten garapena ahalbidetu du.
Politika
aldatuAuzapezak
aldatuHasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1971 | 1977 | Txomin Arrambide | |
1977 | 2008 | Marie-Antoinette Etxebarren | |
2008 | 2020 | Michel Ernaga | |
2020 | karguan | Xole Aire | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
aldatu2017ko urtarrilaren 1era arte, Urepele Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, Euskal Hirigune Elkargo sortu berriaren parte izatera pasa zen.[7]
Garraioa
aldatuEuskal Hirigune Elkargoaren esku dagoen Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[8]
Kultura
aldatuEuskara
aldatuUrepeleko euskara[9] Baigorriko hizkera[10] da, nafar-lapurteraren erdiguneko[11] aldaera.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urepelek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[13]
Urepele kultura popularrean
aldatuUrepeleko sortzaile ezaguna Xalbador bertsolaria izan da. Xabier Letek eskaini zion abestian, Xalbadorren heriotzean aski ezagunean, Xalbador "Urepeleko artzaina" gisa identifikatzen du.
2002an, bere Zoramena albumean, Gatibu musika taldeak abesti bat dedikatu zion herriari: Urepele, hain zuzen[14][15].
Ondasun nabariak
aldatu- Inharabia, Jabola, Tanburin borda eta Xaliesenea baserriak XVIII. mendekoak dira
- Xalbadorenea baserria
- Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1841. urtekoa da
Urepeldar ospetsuak
aldatu- Fernando Aire Etxart Xalbador (1920-1976) bertsolaria.
- Leoni Etxebarren (1924-2014), bertso-jartzailea.
- Gexan Alfaro Lantziri (1941-), idazle, kazetari eta euskaltzain urgazlea.
- Henriette Aire Etxebarren (1943-), euskal idazlea.
- Mixel Aire Etxebarren Xalbador II.a (1944-), bertsolaria.
- Karine Etxeberri (1990-), abeslari, bertsolari eta kazetaria.
- Aire Ahizpak kantariak: Miren, Amaia eta Paxkalin Aire.
- Marie-Antoinette Etxebarren (?), politikaria.
Herri senidetuak
aldatuUrepele ondorengo herriekin senidetuta dago:
Irudiak
aldatu-
Eliza
-
Hainbat putreak udalerrian
-
Urepeleko Errobiko zubia
-
Xalbadorren omenezko harria
-
Trinketeko horman jarririk dagoen Xalbadorren bertso bat
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Leihotik: Urepele-k 150 urte», Kanaldude, 2012-07-02.
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ a b «Urepele - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Baigorrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Erdigunekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Tau Basket. (2015-09-20). Urepel-Gatibu. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ Urepel, Gatibu-ren "Zoramena" diskatik. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).