[go: up one dir, main page]

Tiangong-1, txineraz 天宫一号; pinyinez: Tiāngōng yīhào; literalki: "Jauregi Zerutiarra 1", Txinako Herri Errepublikaren lehenbiziko espazio estazioa izan zen. 2011ko irailaren 29tik Lurraren orbitan zegoen, Txinako Espazio Administrazio Nazionalaren arabera estazioak 8 tona pisu inguruko espazio laborategia zuen, Shenzhou 8, Shenzhou 9 eta Shenzhou 10 espazio misioetan parte hartu zuen.

Tiangong-1 espazio estazioaren maketa, laborategia atxikia duela.

2016ko irailaren 19an txinatarrek Tiangong-1 kontroletik kanpo eta Lurrera erortzear zegoela berri eman zuten. Azkenik, 2018ko apirilaren 1ean Hego Ozeano Barean jauzi zen.

Kanpo estekak

aldatu