Suge
- Artikulu hau narraztiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suge (argipena)».
Sugeak (Serpentes subordena) hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Hankarik gabeko sugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik ez eta kanpo belarririk. Squamata guztiak bezala Vertebrata ektotermiko amniotak dira eta ezkatak dituzte. Sugandilek bezala burezurrek ez dute artikulazio sendorik eta euren burua baino handiagoak diren animaliak jan ditzakete. Euren gorputz estuak izan ahal izateko binaka dituzten organoak (adibidez giltzurrunak) bata aurrean eta bestea atzean dituzte. Gehienek birika funtzional bakarra dute. Espezie batzuek aldaka bestigial bat dute, kloakaren bi aldeetan.
Suge | |
---|---|
Albiar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | snake locomotion (en) |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | snake meat (en) |
Antartikan ezik beste kontinente guztietan aurki daitezke sugeak.[1] Gaur egun 15 familia ezagutzen dira, 456 genero eta 2.900 espezierekin. Era guztietako tamainak dituzte, oso txikitik (10 cm) oso handira (7,6 metroko anakondak). Titanoboa fosila 13 metro luze zen. Uste denez, Kretazeoan uretako edo zuloak egiten zituzten sugandilatik eboluzionatu zuten. Gaur egungo dibertsitatea Paleozenoan lortu zen.
Espezie gehienak ez dira pozoitsuak eta pozoia dutenek batez ere hiltzeko erabiltzen dute, autodefentsarako baino gehiago. Espezie batzuek duten pozoia nahikoa indartsua da gizakiak hiltzeko.
Eboluzioa
aldatuGaur egungo familien arteko harremanak |
Oharra: zuhaitz honetan harremanak agertzen dira, ez euren eboluzioa |
Sugeen fosilak ez dira oso ugariak, euren hezurdura orokorrean txikia eta hauskorra delako eta fosilizazio arraroa da. Suge gisa identifika daitezkeen lehen fosilak, batzuetan euren aldakak mantentzen zituztenak, Kretazeoan agertu ziren. [2] Ezagutzen den lehenengo suge fosila Utah eta Aljerian aurkitu dira, eta Coniophis eta Lapparentophis generoetakoak ziren, urrenez urren. Fosil hauek Albiar eta Zenomaniarrean agertu ziren, orain dela 112 eta 94 milioi urte artean. Hala ere baliteke Aljeriako fosilak zaharragoak izatea, Aptiarrekoak, orain dela 125-112 milioi urte artean.[3]
Anatomia konparatua eginez gero kontsentsua dago sugandilen ondoren sortu zirela[4][5]. Pythonidae eta Boidae familietako lehen kideen artean aldaka bestigialak zeuden, txikiak, behatz txikitxoekin, kopulazioan erabiltzeko.[4][6] Leptotyphlopidae eta Typhlopidae familiek ere badute arbasoen aztarna hau, batzuetan adar baten antzarekin.
Aurreko hankak ez dira agertzen ezagutzen diren suge guztietan. Honen galera Hox genetan dago, gorputz-adarren morfogenesia baimentzen dutenak. Sugeen arbaso komunaren hezurdura axialak, tetrapodo gehienetan bezala, espezializatua zegoen: gune zerbikala, torazikoa, lunbarra, sakrala eta kandala. Sugeen eboluzio goiztiarrean hezurdura axialean torazikoa bilkatu zen gainartzailea. Honen ondorioz lepoaren ondoko orno guztiek egitura torazikoa zuten (atlas, axis eta lepoko 1-3 orno zituzten). Beste modu batez, sugeen hezurdura torax erraldoi bat da. Saihetsak bakarrik toraxeko ornoetan aurki daitezke. Lepoan, lunbarretan eta aldakan oso orno gutxi dira (2-10 artean agertzen dira), eta oso isats motza dute. Hala ere isatsa erabilgarria izan daiteke espezie batzuetan, eta zuhaitzetan bizitzeko zein igeri egiteko erabil daiteke.
Gaur egungo sugeen talde gehienak Paleozenoan agertu ziren. Hau ugaztunen erradiazio ebolutiboarekin batera gertatu zen, hegaztiak ez ziren dinosauro guztien desagerpenaren ondotik. Colubridae, talderik handienetako bat, karraskariak ehizatzen egin zen hain zabala, ugaztun talde horren arrakasta dela eta.
Jatorria
aldatuSugeen jatorria oraindik ere misterio bat da. Bi hipotesi nagusi daude, bakoitza bere onarpen mailarekin.
Sugandila zulatzailearen hipotesia
aldatuFosil ezberdinetan oinarrituta sugeak zuloak egiten zituzten sugandiletatik eboluziona zitezkeen, adibidez Varanidae edo antzeko talde baten ondotik, Kretazeoan.[7] Najash rionegrina fosilak bi hanka zituen, zuloak egiteko aproposak, sakroa zuen eta guztiz lur-lehorrekoa zen.[8] Borneoko Lanthanotus-etan animalia hauen antzekoa litzateke, nahiz eta honek bizitza ur-lehortarra egiten duen.[9]. Lurrazpiko hainbat espeziek euren besoak galduko zituzten, ahalik eta finenak izateko.[9] Hipotesi honen arabera, transparentzia, betazal fusionatuak eta kanpoko belarrien galera zulaketako zailtasunari aurre egiteko lirateke, adibidez kornean arazoak eta lokatza belarrietan.[7][9] Suge primitibo batzuek bazuten sorbaldarik, baina euren aldakako hezurrak ez zeuden konektatuta ornoekin. Adibidez Haasiophis, Pachyrhachis eta Eupodophis generoak, Najash baino zertxobait zaharragoak.[6]
Mosasauro urtarraren hipotesia
aldatuBeste hipotesi baten arabera, morfologian oinarritua, sugeen arbasoak desagertutako mosasauroei lotuta egongo lirateke, Kretazeo aldeko desagertutako narrasti urtarrak. Hauek, era berean, Varanidae motako narrastien eboluzioz sortu zirela uste da.[5] Hipotesi honen arabera sugeen betazal fusionatuak sortuko lirateke itsas-urari aurre egiteko, hau da, osmosi bidezko ur galera ekiditeko teknika gisa. Belarriak ere ez ziren beharrezko ur barnean. Honek gaur egungo itsas suge baten antzeko animalia sortuko luke. Kretazeo berantiarrean sugeak berriro ere lur-lehorrera iritsiko lirateke, eta hortik eratorriko ziren talde ezberdinak. Kretazeo berantiarreko itsas-suge fosilak ezagunak dira, eta horrek bertsio honi logika emango lioke. Najash rionegrina lurtarra baino zaharragoak dira fosil hauek. Burezurraren egituran antzekotasunak daude, sorbaldak desagertu dira edo txikiak dira eta beste egitura anatomiko batzuek kladistikan hipotesi honi indarra ematen diote, nahiz eta hauetariko batzuk baranoetan ere agertzen diren.
Ikerketa genetikoek erakusten dute sugeak eta barano-motako sugandilak ez daudela uste zen bezain gertu, eta beraz Mosasauroak ere ez lirateke gertu egongo. Baina mosasauroak eta sugeak gertuago leudeke baranoak baino. Jurasikoko hainbat fosil zaharragoek eman dezakete bi hipotesi hauei erantzuna.
Hedapena
aldatu2.900 espezie inguru ezagutzen dira, Eskandinaviatik Australiako hegoalderaino.[5] Sugeak Antartika ez beste kontinente guztietan aurki daitezke, baita itsasoetan ere, 4.900 metroko sakonera arte, eta Himalaietan, Asian.[5][10] Munduko uharte askotan ez dago sugerik, adibidez Irlanda, Islandia eta Zeelanda Berrian.[11][10] (nahiz eta Zeelanda Berriko uretan badira batzuetan Pelamis platura eta Laticauda colubrinaren aleak).[12]
Sailkapena
aldatuSugeen sailkapena nahiko korapilatsua da, eta hainbat proposamen dago. Gainera oso aldakorra suertatzen da. Azpian lau sailkapen eredu ezberdin proposatzen dira, familien sailkapen posibleekin:
ITISen araberaaldatu
|
Animal Diversity Weben araberaaldatu |
|
Biologia
aldatuTamaina
aldatuGaur egun iraungitua dagoen Titanoboa cerrejonensis sugeak 12-15 metro arteko tamiana zuen. Konparazioz, gaur egungo handienak diren Python reticulatus eta anakonda txiki geratzen dira.[13] Azken espezie hau da astunena gaur egun.
Txikienen artean Leptotyphlops carlae aurkitzen dugu, 10 zentimetroko tamainarekin.[14] Suge gehienak txikiak dira, bataz beste metro bateko tamainarekin.[15]
Pertzepzioa
aldatuUsaimena
aldatuSugeek usaimena erabiltzen dute harrapakariak aurkitzeko. Usaitzeko mihi biperakara erabiltzen dute, airean dauden partikulak jaso, organo bomeronasaletik pasatzeko ahoan (edo Jacobsonen organoa)[16] Mihian duten sarde itxura horrek usaimena ere direkzionalki hartzea baimentzen die, aldi berean dastatzeko aukera emanez.[16] Euren mihiak denbora guztiak mugitzen ari dira, airean, lurrean edo uretan dauden partikulen bila, eurengandik gertu dauden beste animalien bila. Uretan denbora luzez egoten diren sugeetan, anakonda kasu, mihia ur azpian ere erabilgarria da. [16]
Ikusmena
aldatuSugeen ikusmena oso aldakorra da, argia/iluntasuna desberdintzeko gai direnetatik ikusmen zorrotza dutenengaino. Orokorrean ikusmena balekoa dute, baina ez ona, eta mugimenduak jarraitzeko gaitasuna dute.[17] Orokorrean ikusmena hobea da zuhaitzetan bizi diren sugeengan, eta txikiagoa zuloetan bizi direnengan. Suge batzuek, adibidez Ahaetulla generoaren barruan daudenak, ikusmen binokularra dute, eta bi begiek puntu berean fokatzeko aukera dute. Suge gehienek fokatzeko leiarrak aurrera eta atzera mugitzen dituzte erretinarekiko, beste amniotatan lentea estutzen den bitartean. Gauez bizi diren suge askok pupila luzeak dituzte, egunez bizi direnek biribilak dituzten bitartean.
Infragorriak
aldatuCrotalinae, Pythonidae eta Boidae familiako hainbat kidek infragorriak detekta ditzakete, muturrean dituzten zulo sakon batzuei esker. Honi esker odol beroko animaliek isurtzen duten berroa "ikusteko" gaitasuna dute. Crotalinaen zulo hauek sudurzuloa eta begiaren artean daude, buruaren bi aldeetan. Beste suge batzuek zulo horiek goiko ezpainaren gainean dituzte, sudurzuloen azpian.[16]
Dardarekiko sentikortasuna
aldatuLurrarekin kontaktuan dagoen gorputz zatiak gaitasun handia du lurrean ematen diren dardarak nabarmentzeko; horregatik sugeek gaitasun handia dute gerturatzen ari den beste animalia bat lurraren aurka eragiten duen mugimenduarekin hautemateko.[16]
Azala
aldatuSugeen azalak ezkatak ditu kanpoan, horregatik sailkatzen dira Squamata taldearen barruan. Suge gehienek euren azpialdean dituzten ezkatak mugitzeko erabiltzen dituzte, gainazaletan heltzeko aukera ematen dietelako. Betazala beti dago itxita, baina benetan ezkata gardenak dira.
Sugeek auren azala noizbehinka aldatzen dute. Beste narrastiek ez bezala, azal aldaketa aldi berean egiten da gorputz osoan, galtzerdi bat bailitzan. Hau animaliaren hazkuntzarekin bat egiteko sistema bat da, baita egindako zauriak konpontzeko eta kanpoan izan ditzaketen parasitoak ekiditeko. Berrikuntza hau osasunaren sinbolotzat hartzen da eta, horregatik, Eskulapioren hagan agertzen da, botikaren sinbolo gisa.
Hezurdura
aldatuSugeen hezurdura, suge gehienetan, buru-hezur, hioide, ornoak eta saihetsez osatua dago, nahiz eta henofidioen taldean aldaka eta hanken bestigioak dauden.
Sugeen burezurra burmuina biltzen duen hezur solido eta oso bat da, beste hezurrak oso lotura eskasa dutelarik, batez ere oso mugikorrak diren baraileko hezurrak. Honek aukera ematen die euren burua baino askoz handiagoak diren animaliak irensteko. Beheko barailaren ezker eta eskuin aldeak lotailu batekin lotzen dira, eta horrek ere euren artean bereiztea baimentzen du. Atzeko aldea hezur batekin lotzen dira, mugimendu gehiago baimenduz. Hezur hauen loturekin bibrazioak ere detekta ditzakete..[18] Barailaren bi aldeak independenteak direnez, baraila lurrean jarrita estereoan detektatzen dituzte lurreko mugimenduak. Bibrazio hauek angstrom eskalan neur daitezke. Sugeek ez dituzte kanpo belarria eta barruan dauden belarriko hezurrak, aireko mugimenduak detektatzeko.[19][20]
Hioidea hezur txiki bat da, burezurraren atzean eta azpian kokatzen dena, lepoaren eskualdean. Hezur honetan txertatzen dira sugearen mihia, beste tetrapodoetan bezala.
Bizkarrezurrean 200etik 400era orno daude, espezie batzuetan gehiago. Isatseko ornoak oso gutxi dira konparazioan, normalki %20a baino gutxiago, eta ez dituzte saihetsak. Gorputzeko beste ornoek bi saihets dituzte, artikulatuak. Orno hauek giharrak dituzte atxikita, saihetsen mugimendua egiteko.
Isatsaren autotomia (defentsa mekanismo gisa isatsa galtzeko aukera) ez da ematen suge gehienen artean.[21] Ematen den kasuetan ornoen artean ematen da, sugandiletan ez bezala, non ornoen barruan ematen den.[22][23]
Suge batzuetan, batez ere Boidae eta Pythonidaen aldakaren bestigioak daude, batez ere aldaka ezproi gisa. Hauek protrusio txikiak dira, erpe baten antzekoak, eta kloakaren bi aldetan kokatzen dira. Erpe hauek ilion eta izterrezurraz geratzen dena dira.
Hortzak
aldatuSugeak polifiodonteak dira, eta hortzak denbora guztiak berritzen ari dira.[24] Hagin mota ezberdinak daude, lotzen diren hezurraren arabera sailkatuak: maxilarrak, pterigoideak, palatinoak, dentarioak eta aurremaxilarrak. Hagin maxilarrak dira anitzenak eta pozoina isurtzeko aukera duten bakarrak. Lau motakoak daude:
- Aglifoak
- Hagin mazizoak dira, bil daitezkeenak, atzerantz kurbatuak harrapakina eusteko eta ez daude diseinatuak pozoia isurtzeko. Colubridae, Boidae eta Pythonidaen agertzen dira. Suge hauek gizakiarentzat ez dira arriskutsuak, pitoi eta anakonda kenduta.
- Opostiglifoak
- Hagin akanalatuak dira, barailaren atzean kokatuak eta pozoin guruinekin konektatuak, inokulazio sistema primitibo bat direlarik. Pozoia sartzeko ahoaren aurreko aldearekin haginka egin behar dutenez, ez dira oso arriskutsuak gizakiarentzat, adibidez Malpolon monspessulanusen kasua. Handiak direnak arriskutsuagoak dira, adibidez Dispholidus typus.
- Proteroglifoak
- Hagin txikiak dira eta finko daude ahoaren aurrealdean, kanal itxi batekin. Kobrak eta mambak mota honetakoak dira. Espezie batzuek, adibidez Naja nigricollis, txistua egin dezakete, lau metrora pozoia botaz.[25]
- Solenoglifoak
- Bi letagin mugikor handi dira, barailaren atzealdean. Hutsik daude barrutik, barne kanal itxi batekin eta guruin pozoitsuekin lotuta. Legatinak ahosabaian bil daitezke animaliak ahoa ixten duenean, eta berriz jartzen dira haginka egiteko moduan ahoa irekitzerakoan. Hau da inokulazio sistemarik eraginkorrena eta arriskutsuena. Viperidae familiak sistema hau du.
Barne organoak
aldatuSugeen bihotza zaku batez inguratuta dago, perikardio izenekoa, bronkioen bifurkazioan koatua. Bihotzak mugitzeko gaitasuna du, ez dutelako diafragmarik. Gaitasun honekin animalia handiak irensterakoan bihotza mugitu eta babesteko aukera dute. Barea behazun xixkuari eta pankreari lotuta dago, eta odola iragazten dute. Timoa bihotzaren gaineko gantzean kokatzen da eta zelula immunitarioak egiteko ardura dauka. Sistema kardiobaskularra ere bakarra da, giltzurrunek ate sistema bat dutelako zeinetan isatsetik igaro den odola bertatik igarotzen den bihotzeraino iritsi aurretik. [26]
Ezkerreko birika bestigiala da, batzuetan oso txikia eta beste batzuetan ez da agertzen, sugeek behar dutelako euren organo guztiak luzeak eta estuak izatea.[26] Espezie gehienetan birika bakarra da funtzionala. Birika hauek sistema baskularizatu bat dute aurrealdean eta beste parte bat atzean, ez duena gas-trukean lanik egiten.[26] Bikoteka agertzen diren organo gehienak, adibidez giltzurrunak edo gonadak, gorputzean zehar agertzen dira, bata bestearen aurretik.[26]
Sugeek ez dute nodo linfatikorik.[26]
Birsortzea
aldatuSugeek birsortzeko modu oso ezberdinak dituzten arren, suge guztiek barne fertilizazioa erabiltzen dute. Hau egiteko bi hemipene erabiltzen dituzte, arraren isatsean gordeta daudenak.[27] Hemipene hauek, batzuetan, gako itxura dute, eta emeen kloakaren hormak hausteko sistemez hornituak daude.[27]
Suge espezie gehienek arrautzak uzten dituzte, baina suge gehienek arrautza hauek berehala uzten dituzte. Espezie gutxi batzuek, adibidez errege-kobrak, habiak egiten dizute eta erruten diren bitartean inguruan egoten dira.[27] Pythonidae gehienak arrautzen inguruan biribilkatzen dira eta bertan egoten dira suge-kumeak atera arte.[28] Eme pitoi batek ez du inoiz arrautza utziko, ez bada eguzkiarekin berotu edo ura edateko. Batzuek bibrazioak egiten dituzte, arrautzen tenperatura igotzeko.[28]
Espezie batzuk obobibiparoak dira eta arrautzak gorputzaren barruan mantentzen dituzte kumea ateratzeko gai den arte.[29][30] Azken urteotan ikusi ahal izan da espezie batzuk guztiz bibiparoak direla, adibidez Boa constrictor eta Eunectes murinus, euren kumeak karen batekin eta bitelo-zaku baten bidez. Hau oso arraroa da narrastien artean, berez sistema antzekoa bakarrik Carcharhinidae marrazo eta eta Placentalia ugaztunetan aurki daiteke.[29][30] Bi sistema hauek ohikoagoak dira klima hotzetan.[27][30]
Pozoina
aldatuKobrak, Viperidae eta gertuko beste suge batzuek pozoia dute euren harrapakinak hil eta inmobilizatzeko. Pozoi hau eraldatutako listua da, haginen bitartez txertatua.[4] Elapidae eta Viperidae familietan oso sistema konplexuak erabiltzen dira pozoi hau txertatzeko, beste batzuetan sinpleki tutu bat da letaginen barruan. Suge pozoitsuek oso harrapakin espezifikoak izan ditzakete, eta auto-defentsan paper txikiagoa jokatzen du.[4]
Pozoia, txistu jariakin guztiak bezala, digestio aurreko isurkari bat da. Bere lehen lana janaria konposatu disolbagarrietan disolbatzen laguntzea da, digestioa erraztuz. Pozoirik ez duten sugeek ere kalteak sor ditzakete harrapakinaren ehunetan.[4] Hegazti, ugaztun eta suge batzuek euren harrapakarien pozoiari aurre egiteko erresistentzia edo imunitatea garatu dute.[4]
Suge pozoitsuak hiru familia ezberdinetan daude eta, beraz, ez dira talde taxonomiko baliagarria bere horretan.
Sugeen pozoia proteina nahasketa konplexuz eratua dago, eta buruaren atzealdean dauden pozoi guruinetan gordetzen da.[31] Proteina hauek izan daitezke neurotoxinak (nerbio-sistemari eragiten diotenak), hemotoxinak (zirkulazio aparatuari eragiten diotenak), zitotoxinak, bungarotoxinak eta beste hainbat toxina, gorputzari modu ezberdinetan eragiten dietenak.[32] Ia suge pozoitsu guztiek hialuronidasa dute, pozoiaren zabaltzen azkarra ziurtatzen duen toxina.[4]
Pozoia gisa hemotoxinak darabiltzaten sugeek normalki letaginak dituzte euren ahoaren aurrealdean, errazago eginez pozoia harrapakinen barruan sartzea.[32] Neurotoxinak erabiltzen dituzten suge batzuek (adibidez, Boiga dendrophila) legaginak ahoaren atzealdean dituzte, atzerantz kurbatuak.[33] Honek zientzialarientzat zailtasuna dakar, ez baita erraza pozona ateratzea.[32] Elapidaeren barruan dauden sugeek ezin dute ez letaginak zutik jarri ez zuzenean txertatu, beraz haginkada osoa eman behar diote biktimari. [4]
Ikerketa batzuek proposatzen dutenez suge guztiak dira pozoitsuak mailaren batean, baina suge askok ez dute letaginik eta pozoia oso arina lukete.[34] Gaur egungo suge gehienek "ez-pozoitsu" izena daramate, eta teoria honen arabera ezin dute minik eragin, ez dutelako modurik pozoia txertatzeko edo ez dutelako nahikoa gizakiei min egiteko. Teoria honek dio suge guztien arbasoa pozoitsua zela, eta bere ahaide batzuk ere badira gaur egun.
Portaera
aldatuSorgorraldia
aldatuSugek odol hotzeko animaliak dira eta, beraz, neguak hotzak diren eremuetan ezin dute jarduera osorik egin; kasu horietan sorgorraldia egiten dute. Sorgorraldia ez da hibernazioa bezala, non ugaztunak lotan dauden; sorgorraldian sugeak esna daude, baina ez-aktibo. Sugeen sorgorraldia zuloetan, harrien azpian edo eroritako zuhaitzen barruan egin daiteke, edo taldeka bil daitezke, hibernakula bat egiteko, urtero errepikatzen duten lekuetan.
Mugimendua
aldatuSugeek gorputz-adarrik ez dutenez, mugimendua egiteko sistema bereziak dituzte. Bizi diren eremuaren araberako mugimendu ezberdinak egiten dituzte. Adardun animalien gorputz-mugimenduak ez bezala, kontinuo bat eratzen dutela, sugearen mugimenduaren modu bakoitzak sistema ezberdinak erabiltzen ditu ibilgua bukatzeko; trantsizioak moduen artean bat-batekoak izan daitezke.[35][36]
Alboko uhindura
aldatuAlboko uhindura uretan higitzeko modu bakarra da, eta ohikoena lurreko lokomozioan.[36] Modu honetan sugearen gorputza aldizka higitzen da ezker eta eskuin, aurrerantz mugiarazten duten "uhinak" sortuz.[35] Mugimendu hau azkarra dela ematen duen arren, oso gutxitan ikusi da suge bat segundoko bi gorputz adinako higidura egiten, eta ohikoa gutxiago izatea da.[37] Mugimendu era hau egiteak kaloria nahiko erretzen ditu, sugandilatan korrika egiteak bezain beste.[38]
Gizakia eta sugea
aldatuArriskuak
aldatuMitoak
aldatuSugea Euskal Mitologian
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Kasturiratne A., Wickremasinghe A. R., de Silva N., Gunawardena N. K., Pathmeswaran A., et al.. (2008). Winkel, Ken ed. «The Global Burden of Snakebite: A Literature Analysis and Modelling Based on Regional Estimates of Envenoming and Deaths» PLoS Medicine 5 (11): e218. doi: . PMID 18986210. PMC 2577696..
- ↑ Durand, J.F. (2004). "The origin of snakes". Geoscience Africa 2004. Abstract Volume, University of the Witwatersrand, Johannesburg, South Africa, pp. 187.
- ↑ Vidal, N., Rage, J.-C., Couloux, A. and Hedges, S.B. (2009). "Snakes (Serpentes)". Pp. 390-397 in Hedges, S. B. and Kumar, S. (eds.), The Timetree of Life. Oxford University Press.
- ↑ a b c d e f g h (Ingelesez) Mehrtens, John M.. (1987). Living Snakes of the World in Color. Sterling Pub Co Inc ISBN 978080696460.. .
- ↑ a b c d Sanchez, Alejandro. «Diapsids III: Snakes» Father Sanchez's Web Site of West Indian Natural History.
- ↑ a b «New Fossil Snake With Legs» UNEP WCMC Database (American Association For The Advancement Of Science).
- ↑ a b Mc Dowell, Samuel. (1972). «The evolution of the tongue of snakes and its bearing on snake origins» Evolutionary Biology 6: 191–273..
- ↑ Txantiloi:Errefrentzia
- ↑ a b c Mertens, Robert. (1961). «Lanthanotus: an important lizard in evolution» Sarawak Museum Journal 10: 320–322..
- ↑ a b ISBN 0395370221
Egin klik hemen liburuaren informazioa sartzeko. Artikulua editatzen badazaude, agian leiho berrian irekitu beharko zenuke. - ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Bauchot
izeneko erreferentziarako - ↑ «Natural History Questions» Auckland War Memorial Museum - Tamaki Paenga Hira (Auckland War Memorial Museum).
- ↑ CTV: Ancient, gargantuan snakes ate crocs for breakfast. Ctv.ca.
- ↑ S. Blair Hedges. 1841. Zootaxa, 1–30 or..
- ↑ doi:10.1554/0014-3820(2003)057[0345:EEFAOB]2.0.CO;2
Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin - ↑ a b c d e Cogger(1991), p. 180.
- ↑ "Reptile Senses: Understanding Their World".
- ↑ Harline, P H. (1971). «Physiological basis for detection of sound and vibration in snakes» J. Exp. Biol. 2 (54): 349–371..
- ↑ Auditory Localization of Ground-Borne Vibrations in Snakes. Phys. Rev. Lett., 048701 or..
- ↑ Lisa Zyga. (2008-02-13). Desert Snake Hears Mouse Footsteps with its Jaw. PhysOrg.
- ↑ Cogger, H 1993 Fauna of Australia. Vol. 2A Amphibia and Reptilia. Australian Biological Resources Studies, Canberra.
- ↑ Arnold, E.N.. (1984). Evolutionary aspects of tail shedding in lizards and their relatives. 1 Journal of Natural History, 127–169 or. doi: ..
- ↑ N. B. Ananjeva and N. L. Orlov (1994) Caudal autotomy in Colubrid snake Xenochrophis piscator from Vietnam. Russian Journal of Herpetology 1(2)
- ↑ Organized emergence of multiple-generations of teeth in snakes Is dysregulated by activation of wnt/beta-catenin signalling
- ↑ Bruna Azara, C. 1995. Animales venenosos. Vertebrados terrestres venenosos peligrosos para el ser humano en España. Bol. SEA, 11: 32-40
- ↑ a b c d e Mader, Douglas. (June 1995). Reptilian Anatomy. Reptiles.
- ↑ a b c d Capula (1989), p. 117.
- ↑ a b Cogger (1991), p. 186.
- ↑ a b Capula (1989), p. 118.
- ↑ a b c Cogger (1991), p. 182.
- ↑ Freiberg (1984), p. 123.
- ↑ a b c Freiberg (1984), p. 125.
- ↑ Freiberg (1984), p. 126.
- ↑ doi:10.1038/nature04328
Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin - ↑ a b Cogger(1991), p. 175.
- ↑ a b PMID 20281580 (PubMed)
Citation will be completed automatically in a few minutes. Ilara saltatu edo eskuz egin - ↑ doi:10.2307/1441886
Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin - ↑ doi:10.1126/science.249.4968.524
Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suge |
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: suge . |