[go: up one dir, main page]

Siziliako mafia edota soilik mafia, maiz Cosa Nostra (sizilieraz "Gure Gauza") Italiako Sizilia uharteko mafia erakundea da.

Jatorria Sizilian izan arren, AEBetara eta Kanadara ere hedatu da.

Italiatik kanpo jende askok Napoliko Camorra eta Calabriako 'Ndrangheta antzeko erakundeekin nahastu arren, hiruak erakunde ezberdinak dira.

Historia

aldatu

Jatorriz XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasieran du.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen bigarren erdialdean siziliar eta hegoaldeko italiar ugari AEBetara emigratu eta Cosa Nostra erakundea herrialde honetako italiar komunitatean indar handiz sustraitu zen, bereziki herrialde hartan XIX. mendetik nagusitasuna zuen irlandar mafiarekin lehiatuz, eta 1920ko hamarkadan hari gailenduz.

Bestalde, Kanadako italiar komunitateak bizi diren hirietan ere sustraitu zen.

Karguak

aldatu
 
Mafiaren egitura.
  • Capo di tutti capi ("Buruzagi guztien buruzagi"): Erakunde osoko buruzagi nagusia eta kargurik garrantzitsuena. Alegia, siziliar mafia osatzen duten familietako buruzagien artean nagusiena da, gainontzeko Jaunek nagusitasuna aitortzen diote.
  • Don ("Jaun"): Familia bateko buruzagia da. Jaun bakoitzak aholkulari bat du.
  • Cassetto: Familiaren kontuak antolatzen ditu.
  • Numerale: Jaunen agindu zuzenpean dagoen sikarioa da, batzuetan aholkulariaren agindupean ere bai. Mafiaren kontrolpeko lurraldeen gainbegiratzea kudeatzeko ardura ere badute. Ezizenak dituzte.
  • Sottocapo: Familiaren komandantea da. Normalean Jaunaren semea ala senidea da. Jauna hila ala espetxeratua baldin bada, hura ordezkatu eta Jaun berria bilakatzen da.
  • Consigliere ("Aholkulari"): Familiaren aholkularia da eta beti Jaunen laguntzaile dira. Familien bileretan eta familiei ideiak proposatzen dizkie.
  • Caporegime ("Kapitaina"): Regime deritzon soldadu talde handi baten burua da. Familia bakoitzak aldakorra den regime kopurua du, normalki bi eta bost artean, halere Familia garrantzitsuak bederatzi izatera ere heldu daitezke. Jaunaren agindupe zuzeneko sikario bezala ere jardun daiteke.
  • Capodecime: Decina deritzon 10 soldaduz osatutako taldearen burua da. Era berean, Kapitainaren agindupean dago.
  • Avvocato ("Abokatu"): Familiaren lege gaietaz arduratzen da, bai eta beste Familiekin hitzarmen formalak adostera, eta Jauna espetxeratua bada hura askatzeko ardura ere badu.
  • Soldato ("Soldadu"): Mafiaren mailarik baxuena da. Soldaduak derrigorrez siziliarrak ala siziliarren ondorengoak izan beharra dute. Poliziaren nahiz beste Familietako soldaduen aurkako gerra zuzenean parte hartzen dute, bai eta mafiaren enkargupeko jarduera eta ekintzetan ere, batez ere estorsioa eta hilketak. Alegia, lan zikinenak burutzen dituzte, Familia eta Jaunari obedientzia osoa baidiote.
  • Associato ("Asoziatu"): Asoziatua Familiako kide ez den baina hari lotua dagoen norbait da.
  • Gióvane d’onore ("Ohorezko gazte"): Ohorezko gaztea etorkizunean kide izateko hautagaia den gaztea da. Familia bateko kide izateko aurrez eskarmentua bereganatu eta erakundean egun askoz jardutea derrigorrezkoa da, horretarako mafiarentzat enkargupeko lantxoak eginez aldeko puntuak eta Familiako kideen konfidantza irabazten saiatzen dira.

Siziliako mafiaburu nabarmenak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu