Rosa Garcia (kazetaria)
Rosa Garcia dos Santos (1973ko irailaren 8a) timortar kazetaria da[1], gaur egun Timor Post aldizkariaren editore nagusia dena[2].
Rosa Garcia (kazetaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1973ko irailaren 8a (51 urte) |
Herrialdea | Ekialdeko Timor |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta erredaktoreburua |
Bizitza
aldatu1993an hasi zen kazetari lanetan Suara Timor Timur egunkarian (gaur egun Suara Timor Lorosae). Kyodo Newsen, Reutersen eta BBCn ere lan egin du[3]. Ikasle zela, Ekialdeko Timorren independentziaren aldeko aktibista zen jada. 1999ko independentzia erreferendumean, Contras Timor-Timur gobernuz kanpoko erakundean lan egin zuen. Erakunde hori Isabel da Costa Ferreirak sortu zuen 1998an, Indonesiaren inbasioan desagertutako timortarrak bilatzeko asmoarekin. Garai hartan haurdun zegoen Garciari telefonoz mehatxatu zioten lanean ari zela. Timortarrek independentziaren alde bozkatu zutenean, Garciak ihes egin zuen Jakartara. Ekialdeko Timorreko Nazioarteko Indarrak (INTERFET) bakea berreskuratu eta Ekialdeko Timor Nazio Batuen Erakundearen administraziopean jarri eta egun bat geroago, Garcia Ekialdeko Timorrera itzuli zen[4].
Timor Post egunkariaren hamalau sortzaileetako bat izan zen 1999-2000. urteetan, eta egunkariaren jabeetako bat ere bada[5]. 2006ko Ekialdeko Timorko krisian, egunkariak aldi baterako jarduerak utzi zituen, bi langilek eraso larriak jasan ostean. Garciak, bere bigarren haurra izan berri zuenak, denbora batez Australian Broadcasting Corporationen lan egin zuen[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Tetumez) Marques, Osoria. «Rubrika profile iha Timor Post fó importánsia ba feto» Tatoli 2021-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Ingelesez) Mendel, Toby. (2011). «Assessment of media development in Timor-Leste based on UNESCO's media development indicators» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Ingelesez) Parlina, Ina. «In Timor Leste, young journalists seek to boost professionalism» The Jakarta Post 2013-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Lusa - Business News - East Timor: Veteran journalists call on new generation to work for development» Alliance of Mediterranean News Agencies 2019-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Tetumez) «Prezidente foun hosi parlamentu Timór promete atu halo esforsu hodi aselera ho prosesu lejislativa» Sapo Notícas 2016-05-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-05-05) (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Breaking the News is a cautionary tale about journalism in an age of spin and spectacle» Breaking the News (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).