Rihanna
Robyn Rihanna Fenty (Saint Michael, Barbados, 1988ko otsailaren 20an), mundu osoan “Rihanna” bezala ezagutua, Barbadoseko abeslari, aktore, modelo, enpresaria eta diseinatzailea da. Saint Michael parrokian jaioa, Rihanna, Bridgetownen hazi zen. Bertan, egin zituen bere lehenengo ikasketak, Charles F. Broome Memorialen eta Combermere High Schoolen. 2003an, eskola-kide bantzuekin hirukote musikal bat sortu ondoren, Evan Rogers produktorea harrituta utzi zuen entzunaldi batean. Momentu horretan, produktoreak Rihanna Estatu Batuetara eramatea erabaki zuen, maketa batzuk grabatzeko. Geroago, Jay-Z produktorearentzako entzunaldi bat egin zuen eta sei diskoren grabaketa garantizatzen zuen kontratu bat sinatu zuen, Def Jam Recordingsekin.
Ibilbidea musika munduan
aldatuGaur egunera arte, Rihannak zortzi disko atera ditu.
Lehenengoa, Music of the Sun izan zen (2005) eta, gero, A Girl Like Me (2006) diskoarekin, artista famatu bihurtu zen. Disko hauetan «Pon de Replay» eta «Unfaithful» singleak aurkitzen dira. Bestalde, Rihannak, «SOS» singlearekin Billboard Hot 100 zerrendan sartu zen. Rihannaren errekonozimendu mundiala Good Girl Gone Bad (2007) diskoarekin ailegatu zen.
Hirugarren disko honetan, Rihannak «Umbrella», «Don't Stop the Music», «Take a Bow» eta «Disturbia» abestiak interpretatzen zituen eta bere karrera diskografiakoa gora egin zuen hauekin.
2009tik 2012raino Rihannak urtero disko bat grabatzen zuen eta guztiekin platinozko ziurtagiria lortu zuen. Rated R (2009) diskoak, Hot 100era ailegatu zen seigarren aldiz “Rude Boy” singlearekin. Loud (2010), bere bosgarren diskoak, arrakasta handia izan zuen, «Only Girl (In the World)», «What's My Name?» eta «S&M» barnean baitzituelako; hiru abesti hauek Billboad Hot 100era ailegatu ziren ere. Talk That Talk (2011) diskoa atera ondoren, Rihannak kritika asko jaso zituen, hala ere, disko hau musika zerrenda guztietako lehenengo postuetara heldu zen. Album honetatik «Where Have You Been» eta «We Found Love» kantuak atera ziren, azken hau, Rihannaren abesti ezagunetariko bat da eta RIAAren Diamantezko ziurtagiria izatera iritsiko da laster, Estatu Batuetan 10 milioi kopia digital saltzeagatik.
Bere zazpigarren album diskografiakoarekin, Unapologetic (2012), Rihannak Billboard 200ra ailegatu zen lehenengoz. Disko honen kantu printzipalak, «Diamonds» eta «Stay» izan ziren eta abeslariak bere zazpigarren Grammya lortu zuen honekin, gaur egungo musika urbanoko diskorik onena ateratzeagatik.
Bestalde, Rihannak ez du bakarlari bezala lanik egin, beste artista batzuekin kolaboratu egin du ere. Ezagunena Eminem raperoarekin egin zuen «Love the Way You Lie» abestian eta, gero, «The Monster»ekin. Baina beste batzuk ere antzeman ahal dira: «Live Your Life» ( T.I.rekin), «Can´t Remember to Forget You» (Shakirarekin), «Fly» (Nicki Minaj-rekin) edo urte honetan “Famous” (Kanye West-ekin).
2015ean, Def Jam diskografikarekin zuen kontratua amaitu ondoren, Jay-Z raperoaren diskografikarekin sinatu zuen. 2016an, bere zortzigarren diskoa publikatu du, Anti izenekoa eta, hau ere, Billboard 200aren goiko aldera heldu da. Lanaren single arrakastatsuena “Work” abestia izan da. Kantu hau, 9 aste egon da Billboard Hot Chart–eko lehenengo postuan eta, guztira, 14 abestiekin, Rihannak 60 aste egon da Billboard Hot 100ko zerrendan. Modu honetan, Rihannak The Beatles taldearen errekorra hobetu du eta lehen postura heldutako abesti gehien dituen artista izendatu dute, beste modura esanda: Artist Hot 100. Rihanna errekor hau bizkorren eta gazteen lortu duen artista izan da.
Rihannak estilo propio eta aldakorra du, ez bakarrik musika kontuetan baizik eta itxura kontuetan ere. Bere estiloa diskotik diskora aldatzen joan da, bere ilearen kolorea bezala. Bere Itxuragatik, errekonozimendu asko izan ditu, hala nola: Vogue, modako aldizkaria, urteko emakumerik inportanteena izendatu zuen bi urte jarraian (2011, 2012). Time aldizkariak ere munduko 100 pertsona influenteenetariko bat zela alegatu zuen eta, Forbes aldizkariak, Rihanna munduko zelebritate boteretsuenetariko bat dela esan du. Hala eta guztiz, errekonozimendu garrantzitsuenetariko bat “Icon Award”a izan zen. Hau 2013an eman zioten, American Music Awards festa zehar, bere traiektoria musikalagatik. Geroago, 2014an, «Fashion Icon Lifetime Achievement Award» saria entregatu zion Ameriketako Moda Diseinatzaileen Kontseiluak (CFDA) modako industrian izan duen inpaktuagatik. Rihannak kolaborazioak egin ditu ere kosmetiko eta arropa marka batzuekin, hala nola, MAC kosmetikoekin, Puma edo Manolo Blahnik diseinatzailearekin. 2017rako kosmetikoekin erlazionatutako beste proiektu bat espero da.
Diskografia
aldatuEstudioko diskoak
aldatu- 2005: Music Of The Sun Salmentak: 2.000.000 mundu osoan
- 2006: A Girl Like Me Salmentak: 2.400.000 mundu osoan
- 2007: Good Girl Gone Bad Salmentak: 3.200.000 mundu osoan
- 2009: Rated R Salmentak: 1.600.000 mundu osoan
- 2010: Loud Salmentak: 4.486.000 mundu osoan
- 2011: Talk That Talk
- 2012: Unapologetic
- 2016: ANTi
Disko rekopilatzaileak, remix-ak eta abar
aldatu- 2008: Good Girl Gone Bad: Reloaded
- 2009: Good Girl Gone Bad: The Remixes
- 2009: 3 CD Collector's Set
- 2010: Rated R: Remixed
- 2015: Home
Zuzeneko diskoak / DVDak
aldatu- 2008: Barbadian Superstardom
- 2008: Good Girl Gone Bad Live
Kolaborazioak
aldatu- This is What You Came For - Calvin Harris feat. Rihanna (2016)
- Too Good - Drake feat. Rihanna (2016)
- Can’t Remember To Forget You – Shakira feat. Rihanna (2014)
- The Monster – Eminem feat. Rihanna (2013)
- Bad – Wale feat. Rihanna (2013)
- Take Care – Drake feat. Rihanna (2012)
- Birthday Cake (Remix) – Rihanna feat. Chris Brown (2012)
- Turn Up The Music (Remix) – Chris Brown feat. Rihanna (2012)
- Princess Of China – Coldplay feat. Rihanna (2011)
- Fly – Nicki Minaj feat. Rihanna (2010)
- All Of The Lights – Kanye West feat. Rihanna & Kid Cudi (2010)
- Love The Way You Lie – Eminem feat. Rihanna (2010)
- Stranded (Haiti Mon Amour) – Jay-Z feat. Rihanna, Bono and The Edge (2010)
- Run This Town – Jay-Z feat. Rihanna & Kanye West (2009)
- Live Your Life – T.I. feat. Rihanna (2008)
- Bad Girl – Rihanna feat. Chris Brown (2008)
- Just Stand Up! – Carrie Underwood, Mariah Carey, Beyoncé Knowles, Mary J. Blige, Rihanna, Fergie, Sheryl Crow, Melissa Etheridge, Natasha #Bedingfield, Miley Cyrus, Leona Lewis, Keyshia Cole, LeAnn Rimes, Ciara, Ashanti eta Nicole Scherzinger (2008)
- If I Never See Your Face Again – Maroon 5 feat. Rihanna (2008)
- Hatin’ On The Club – Rihanna feat. The Dream (2008)
- Numba 1 (Tide Is High) – Kardinal Offishall feat. Rihanna (2008)
- Throw Your Hands Up – Elephant Man feat. Rihanna (2008)
- Where Do We Go – Razah feat. Rihanna (2008)
- Livin’ a Lie – The Dream feat. Rihanna (2007)
- First Time – Fabolous feat. Rihanna (2007)
- Hurricane – Rihanna feat. Ruppe (2007)
- Winning Women – Nicole Scherzinger feat. Rihanna (2006)
- Boom Boom – Cham feat. Rihanna (2006)
- The Hotness – Rihanna feat. Shontelle (2006)
- The One – Memphis Bleek feat. Rihanna (2005)
- Roll It Gal – J-Status feat. Rihanna and Shontelle (2005)
Filmografia
aldatu- 2006: Bring It On: All or Nothing
- 2012: Battleship
- 2012: Katy Perry: Part of Me
- 2013: This Is the End
- 2014: Annie
- 2015: Home
- 2017: Valérian et la Cité des mille planètes
Birak
aldatuGarrantzitsuenak
aldatu- 2006: Rihanna: Live In Concert Tour
- 2007-2009: The Good Girl Gone Bad Tour
- 2010-2011: The Last Girl On Earth Tour
- 2011: Loud Tour
- 2013: Diamonds World Tour
- 2016: ANTI World Tour
Beste batzuk
aldatu- 2005: Rihanna's Secret Body Spray Tour
- 2006: PCD World Tour Pussycat Dolls taldearekin
- 2006: Rock Tha Tour
- 2008: A Girl's Night Out
- 2008: Glow In The Dark Tour Kayne West, Lupe Fiasco, N.E.R.D eta Nasekin
- 2012: Watch The Trone Tour Kayne West eta Jay-Zrekin
- 2012: Talk That Talk Summer Tour
- 2012: 777 Tour
- 2014: The Monster Tour Eminemekin
- 2015: ANTI Promo Short Tour Rock in Río Estadio Nacional (Santiago de Chile, Chile)
Bitxikeriak
aldatu- Rihannak, barbadoseko bandera atera du hainbat bideoclip-etan, adibidez Needed Me abestikoan (2016an).
- Ez du Estatu Batuetako gidabaima atera oraindik.
- Sei argizarizko irudi ditu munduan zehar bananduta, Madame Tussauds museoetan.
- Bere abestirik gustokoena "Diamonds" da, baina ez zaizkio diamanteak gehiegi gustatzen.
- Rihannaren jatexerik gustokoena Santa Monica-ko Giorgio Baldi da. Hau, jatetxe italiarra da.
- Bere lagunik onenak Melissa Forde eta Jennifer Rosales dira.
- Bere fan club-a Rihanna Navy da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ RihannaDaily(Ingelesez)
- ↑ RihannaDaily(Ingelesez)
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rihanna |
- Rihanaren webgune ofiziala (Ingelesez)
- Rihannaren profila IMDb-n. (Ingelesez)