Red House
Etxe Gorria (ingelesez: Red House), 1859 urtean Ingalaterran Philip Webben eskutik eraikia izan zen etxe-jabetza bat da, William Morrisen enkargupean. Izena, eraikitzeko erabili zen materialak ematen dio: adreilu gorria. Etxebizitza gisa erabiltzeko izan zen sortua, 1860an eraikina bukatutzat ematen zelarik.
Red House | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Bexley |
Koordenatuak | 51°27′20″N 0°07′49″E / 51.455555555556°N 0.13027777777778°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1859 |
Jabea | National Trust |
Kudeatzailea | National Trust |
Komisarioa | William Morris |
Arkitektura | |
Arkitektoa | William Morris Philip Webb (en) |
Estiloa | Arts and Craftsa |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1064203 |
Webgune ofiziala | |
Oxfordeko Unibertsitatean ikasketak bukatu eta gero, Morrisek bera eta bere emaztearentzako, Jane Morris, landa etxe bat eraikitzea erabaki zuen, Londreseko erdigunetik oso urrun ez zegoelarik. Partzela eremu bat erosi zuen momentu horretan Upton zeritzon herrian, Kent-en, eta bertan eraikitzea erabaki zuen Red House. Bere lagun Philip Webb-ek lagundu zuen diseinu eta eraikuntzaren sorreran, bere familiak oinordetzan utzi zioten diruarekin finantzatu zuen eraikuntza.[1]
Erdi aroko arteak asko influentziatu zuen Morris, baita ere neogotiko estiloak: inspirazio hauek islatuak ikusten dira eraikinaren diseinu guztian. Adreilu gorriz eraikia izan zen, teila eraikia teilatua, modu honetan ingurumenari laguntzen adaptazioan. Egileek alde batera utzi zuten edozein diseinu eta ideia mota, modu honetan, praktikotasunean oinarrituz. Barnealdean nagusiak dira egurra, beira eta baldosa materialak, material naturalak dira, hurbiltasuna eragiten dutenak. Etxeko diseinuak, erdi aroko eta artea gogorarazten digute.
Arts and Crafts mugimenduko lehen adibideetako eraikina da Etxe Gorria. Barnealdetik, margoekin izan zen dekoratua. Morrisek etxe bat nahi zuen, baina era berean “arte jauregi” moduko bat imajinatzen zuen, bera eta bere lagunek arteaz goza zezaten.
Nahiz eta Morrisek bizitza osoa bertan pasatzeko asmoa izan, 1865 urtean jabetza saltzea erabaki zuen, baldintza ekonomikoak zirela eta.
2003 urtean, etxea The National Trustek[1] etxea erosi zuen, orduztik kontserbazio mantentze proiektu bat hasi zuelarik, gaur egun hau mantentzen da: ikusleentzako opari denda bat duelarik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ National Trust. 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).