[go: up one dir, main page]

Ramon Franco Bahamonde (Ferrol, 1896ko otsailaren 21938ko urriaren 28) politiko, militar eta pilotu espainiarra izan zen.

Ramón Franco


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 14a - 1931ko uztailaren 29a
Barrutia: Bartzelona hiria
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 9a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Sevilla (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaFerrol1896ko otsailaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMediterraneoa1938ko urriaren 28a (42 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin-istripua
Familia
AitaNicolás Franco Salgado-Araújo
AmaMaría del Pilar Bahamonde y Pardo de Andrade
Ezkontidea(k)Carmen Díaz Guisasola (en) Itzuli  (1924 -  1930)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaToledo Infantry Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, hegazkinlari militarra eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfantry Forces of the Spanish Army (en) Itzuli
Aeronáutica Militar Española (en) Itzuli
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakRifeko gerra
Espainiako Gerra Zibila

Nicolas Franco Salgado-Araujo eta Pilar Bahamonderen lau seme-alabetako bat izan zen, eta Francisco Franco diktadorearen anaia.

1926ko urtarrilaren 22an Plus Ultraren hegaldian esku hartu zuen, Espainiako hegazkintzaren lorpen handienetako bat izan zenean, Palos de la Fronteratik (Huelva) Buenos Aireseraino (Argentina) 51 ordutan joanez. Ez zen lehenengoa izan Ozeano Atlantikoa zeharkatzen, 1922an Gago Coutinho eta Sacadura Cabral portugaldarrak Lisboatik Rio de Janeirora joanak baitziren, baina bai hartu zion aurrea Charles Lindbergh estatubatuarrari, hurrengo urtean egingo baitzuen honek New York Paris hegaldia.

1928an munduari bira emateko egitasmoari ekin zion. Baina, orduan, Numancia (horrela deitu zitzaion egitasmoari) porrot handia izan zen. Egia esan, aldaketa sakonak izan ziren: munduari bira zena, ozeanoa zeharkatuko zuen joan-etorri batean bukatu zuen, eta desadostasunak ezin ziren itzali. Ezkutuko proba batean, Ramon Franco eta bere lagunak Atlantikoan galduta egon ziren 1929ko uztailaren 22tik 29ra. Erreskatatu zituztenean, jendetza izugarri baten txaloak jaso zituzten, eta Alfontso XIII.ak bere jauregira gonbidatu zituen. Hala ere, jendaurrean horrela bazen ere, errietak eta gaitzespenak ez ziren gutxi izan atzean, hegazkina arriskuan jarri zutelako.

1930ean monarkiaren aurka altxatu zen, baina Errege Jauregiaren gainean zebilenean bonbak bota nahian, damutu egin zen, zibilak zaurituko zituela-eta. Lisboara erbesteratu zen.

Espainiako Bigarren Errepublikak itzultzeko aukera eman zion, eta erantzukizun handiko karguak lortu zituen, baina kargutik kendu zuten Andaluziako anarkistekin elkartu zela-eta. Armada utzi eta politikan hasi zen, 1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetan Esquerra Republicana de Catalunyako diputatu izanez.

1936an, bere anaia Francisco jaiki zenean, Washingtonen (AEB) zegoen eta, zalantza batzuen ondoren, frankisten aldera joan zen. Zenbaiten ustez, bere lagun bat (Julio Ruiz de Alda lizarratarra) hil zuten espetxean, eta horrek bideratu zuen aukera hori egitea. Bando honetan ere gora egin zuen berehala, lotinant koronel egin zutelarik eta Mallorcara bidali zuten.

1938an hil zen, bonbardaketa batean bere hegazkina Mediterraneora erori zenean. Heriotza hark zurrumurru ugari piztu zituen, bai errepublikazaleentzat eta bai frankistentzat ez baitzen gizon erosoa. Francisco Franco ez zen hiletan izan, Ebrorantz zihoalako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Franco Aldatu lotura Wikidatan