Poliketo
Polychaeta edo poliketoak anelidoen filumeko izen bereko klaseko zizareak dira.
Poliketo | |
---|---|
Kanbriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Annelida |
Klasea | Polychaeta Grube, 1850
|
Azpiklaseak | |
5.000 mota baino gehiago ezagutzen dira. Poliketo gehienak itsasoan bizi dira. Gorputzaren zatiketa zehatza dute ezaugarri. Neurri askotakoak dira, milimetro gutxitakoak dira batzuk eta ia 3 metroraino iristen dira beste zenbait.
Oro har, bi sailetan banatzen dira: mugikorrak, aske dabiltzanak, eta geldiak edo hodi formako bizilekua dutenak. Poliketoen gorputzaren zati bakoitzak bi gingil ditu, paropodo izenekoak, kanpoaldera, eta ile txiki ugari horien inguruan. Burua luzakinez inguratua dute.
Uretan bizi diren animalia eta landare txikiak jaten dituzte. Poliketo gehienek sexu bereiziak dituzte, eta esperma eta obuluak uretan elkartzen dira. Beste batzuk hermafroditak dira, eta badira izaki berriak berez sortzen dituztenak, kimuak balira bezala.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.