Parinacota probintzia
Parinacota probintzia Txileko probintzia bat da, 2007ko urriaren 8tik Arica eta Parinacota eskualdekoa, eskualdea banatzen den bietako bat izanik. Iparraldetik Tacna probintziak mugatzen du Tacna departamendukoa, Perun; hegoaldetik Tarapacá eskualdeko Tamarugal probintziak; ekialdetik La Paz eta Oruro departamentuek, Bolivian; eta mendebaldetik Arica probintziak.
Parinacota probintzia | |
---|---|
Txile | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Arica eta Parinacota eskualdea |
Hiriburua | Putre |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 18°11′47″S 69°33′34″W / 18.19639°S 69.55944°W |
Azalera | 8.146,9 km² |
Mugakideak | Arica probintzia, El Tamarugal probintzia, Tacna (en) , Pacajes probintzia, Sajama probintzia eta Sabaya probintzia |
Demografia | |
Biztanleria | 3.449 (2017) |
Dentsitatea | 0,42 bizt/km² |
gobernacionparinacota.gov.cl |
Historia
aldatu2007ko urriaren 8an, 20.175 Legea sartu zen indarrean, Michelle Bachelet presidenteak Arica hirian 2007ko martxoaren 23an aldarrikatua. Egun horretako goizaldean egindako ekitaldi batean, komunitateak gertaera berri hori jaso zuen bere historian.
Ekonomia
aldatu2018an, Parinacota probintzian erregistratutako enpresa kopurua 19 izan zen. Urte berean Ekonomiaren Konplexutasunaren Indizea (EKI) -1,77 izan zen, eta Abantaila Konparatibo Ezagutaraziaren indizea (AKE) handiena zuten jarduera ekonomikoak, berriz, Amaren Zentroak, Auzo eta Komunitate Unitateak (20.782,96), Beste Argitalpen jarduerak (152,75) eta Hotelak (86,14) izan ziren. [1]
Komunak
aldatu- General Lagos, Visviri hiriburua.
- Putre, Putre hiriburua.
Irudi galeria
aldatu-
Parinacotako eliza.
-
Socoroma .
-
Putre plaza.
-
Sumendiak.