Nikolaus Harnoncourt
Johann Nikolaus Graf de la Fontaine und d'Harnoncourt-Unverzagt (Berlin, 1929ko abenduaren 6a - Sankt Georgen im Attergau, 2016ko martxoaren 5a) austriar orkestra-zuzendaria izan zen.
Berlinen jaio, Grazen hazi eta Vienan musika ikasi zuen. Familia Grazera aldatu zen, aitak lortu baitzuen Estiriako estatu-gobernuaren lanpostu bat.
Txeloa eta ganba-biola jotzen ikasi zuen. Biolontxelo jo zuen Wiener Symphonikerren 1952 eta 1969 artean. 1953an Concertus Musicus Wien sortu zuen Alice Hoffelner emaztearekin eta musika klasikoaren interpretazio historizistan espezializatu ziren. 1970ean kontzertuak eta operak zuzentzen hasi zen.
1971ean, Gustav Leonhardt zuredariarekin batera ekin zion Johan Sebastian Bachen kantata guztiak grabatzeari. 1990ean bukatu zuten ekinbidea, eta kantatetan (51n eta 199an izan ezik) lehenengo eta ziklo bakarra izan zen, hala koru bat, nola gizonezko bakarlariak (mutilak eta kontratenoreak) erabiltzen, emakumezkoen ordez.
Vienako Urteberri eguneko kontzertua zuzendu zuen bi urtez (2001 eta 2003).
Lanak
aldatu- Harnoncourt, Nikolaus Musik als Klangrede: Wege zu einem neuen Musikverständnis, 1983
- Harnoncourt, Nikolau Die Macht der Musik: Zwei Reden, 1993
- Harnoncourt, Nikolaus eta Pauly, Reinhard G. Baroque Music Today: Music As Speech, 1988
- Harnoncourt, Nikolaus, The Musical Dialogue: Thoughts on Monteverdi, Bach, and Mozart, 1997