My Name Is Joe
My Name Is Joe (euskaraz: «Nire izena Joe da») 1998ko Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Peter Mullan, Louise Goodall, David McKay, Anne-Marie Kennedy, David Hayman, Gary Lewis eta Lorraine McIntosh aktoreek antzeztu zuten.
My Name Is Joe | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | My Name Is Joe |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Italia, Espainia, Frantzia eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film komikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ken Loach |
Gidoigilea(k) | Paul Laverty |
Antzezlea(k) | |
Peter Mullan Gary Lewis David Hayman Louise Goodall (en) Lorraine McIntosh (en) David McKay (en) Anne-Marie Kennedy (en) Stephen McCole (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rebecca O'Brien |
Konpainia ekoizlea | Parallax Pictures (en) Road Movies Filmproduktion (en) |
Edizioa | Jonathan Morris |
Ekoizpen-diseinatzailea | Martin Johnson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Barry Ackroyd |
Jantzi-diseinatzailea | Rhona Russell (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow |
Argumentu nagusia | alkoholismoa, harreman estua, gizarte-langilea eta Gizarte-gaia |
Historia | |
Nominazioak | |
Filmak inongo apaindurarik gabe alkoholismoaren arazoa modu zuzen, errealista eta latzean ukitzen du. Eskoziako Glasgow hirian girotua dago, aktoreek hiri hartako behe edo langile mailako auzoetako ahoskera eta doinuaz mintzatzen direlarik, ondorioz AEBetan estreinatzean estatubatuar ikusleei euren solasa ulertzea zail egiten zitzaienez azpitituluak jarri zituzten.
Izenburuak Alkoholiko Anonimoen elkartean partaide berriek norberak bere buruaren aurkezpena egiten dueneko esaldiari aipamen egiten dio. 1998ko Canneseko Zinemaldian filma honetan burutako antzezpenarengatik Peter Mullan aktoreak Gizonezko aktore onenare Saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatuEskozia, Glasgow. Joe (Peter Mullan) langabezian dago. Urte dezentez alkoholikoa izan ondoren, zurrutari laga eta bere denboraren zati handi bat hiriko futbol talde txarrena entrenatzen igaro ohi du. Haur bat duen guraso drogazale batzuei ere laguntzen die (David McKay eta Anne-Marie Kennedy), haien etxean Sarah (Louise Goodall) ezagutzen duelarik, haien ardura duen laguntzaile soziala. Joe eta Sarah elkarren artean zeharo maitemintzen dira, baina euren harremana eguneroko bizitza arras gogorra den mundu batean ez da batere erraza izango.
Aktoreak
aldatu- Peter Mullan – Joe Kavanagh
- Louise Goodall – Sarah Downie
- David McKay – Liam
- Anne-Marie Kennedy – Sabine (Annemarie Kennedy gisa)
- David Hayman – McGowan
- Gary Lewis – Shanks
- Lorraine McIntosh – Maggie
- Scott Hannah – Scott
- David Peacock – Hooligan
- Gordon McMurray – Scrag
- James McHendry – Perfume
- Paul Clark – Zulu
- Stephen McCole – Mojo
- Simon Macallum – Robbo
- Paul Gillan – Davy