Miren Amuriza
Miren Amuriza Plaza[1] (Berriz, Bizkaia, 1990eko martxoaren 1a)[2] bertsolaria eta idazlea da. Xabier Amuriza bertsolariaren eta Arantza Plaza bertsolaritza irakaslearen alaba da. Hainbat euskal hedabidetan idazten du.
Miren Amuriza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Amuriza Plaza |
Jaiotza | Berriz, 1990eko martxoaren 1a (34 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Xabier Amuriza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuMiren Amuriza txikitatik bizi izan da bertso eremu batean, bere aita leku batetik bestera joaten ikusiz eta bertsolariak gertutik ezagutzen. Hala ere, bere gurasoek ez dute inoiz bertsolari izatera bultzatu, asko animatu dute baina bere kabuz hasi zen, hamabi urterekin. Bere gurasoak bertsolariak dira biak, bere aita izan da beti bere erreferente nagusiena eta bere amari, Maddalen Arzallusekin batera, omenaldi bat egin zion. Amurizak, Euskal Filologia ikasi du Gasteizen eta bertsolaria izatez gainera, idaztea asko gustatzen zaio. Bertso eskolen bultzatzailea da eta, ostiraletan, Berrizko bertso eskolan klaseak ematen zien zortzi – hamahiru urte bitarteko 14 umeei.[3] Gainera, musika talde batzuekin kolaboratu egin du ere, abesten eta letrak idatziz.
2002an, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan, jendaurrean kantatu zuen lehen aldiz, eta, eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz 2003an; bere aitarekin eta librean.[4] 2008an, ETB 1ek gabon-gauean emititzen duen Euskal Kantuen Gaua saioan Gure aitak amari kanta herrikoia abestu zuen Xabier Amuriza, Jexux Arzallus, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus bertsolariekin batera. Urte berean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
2009an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekotan bigarren txandara iritsi zen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hiru aldiz izan da finalista, emaitzarik onena 2010eko hirugarrena izan zuen.
Gaur egun, Berria egunkarian[5] eta Anboto aldizkarian[6] kolaboratzen du, iritzi artikuluak idatziz. Literaturari dagokionez 2017an Igartza Saria irabazi du Paperezko txoriak proiektuarengatik.[7] Sari horren bekaren laguntzarekin argitaratu du Basa (Elkar, 2019) bere lehen eleberria, Sabina izeneko emakume menderakaitza protagonista gisa duena.[8]
Bertsolaritza
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa:
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2008
- Txapeldun ordea (1): 2006
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2003 (txikitan), 2006 (handitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
- Berritxu saria (1): 2005
Literatura
aldatuLanak
aldatu- Pupu eta Lore ikusi-makusi (Nor gara ?) (2016, Elkarlanean)
- Bainera bete itsaso (Album ilustratuak) (2016, Elkarlanean)[9]
- Badator korrika ! (Plaza ipuinak) (2016, Elkarlanean)
- Pirritx hizkuntza zer ote ? (Nor gara ?) (2016, Elkarlanean)
- Porrotx hizkuntzaren arnasa (Nor gara ?) (2016, Elkarlanean)
- Marimotots euskara ikasten (Nor gara ?) (2016, Elkarlanean)
- Patata, patata ! (Plaza ipuinak) (2016, Elkarlanean)
- Amalur (PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS) (2016, Elkarlanean)
- Paperezko txoriak(2017, elkar)
- Mattin eta Kattin (Familia mila kolore) (2018, Elkarlanean)
- Hodei (Familia mila kolore) (2018, Elkarlanean)
- Kakuenea (Familia mila kolore) (2018, Elkarlanean)
- Larunbata (FAMILIA MILA KOLORE) (2018, Elkarlanean)
- Basa (2019, Elkar)[10]
Errekonozimendu eta sariak
aldatu- Igartza Saria (1): 2017[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abizena Amuriza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Amuritza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Miren Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2016-12-30).
- ↑ «MIren Amuriza (Bertsolaria) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Miren Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ Berria.eus. Miren Amuriza. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ MIren Amuriza (Bertsolaria) - Anboto.org. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ Berria.eus. «Miren Amurizak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ Berria.eus. ««Bizitzak zabar tratatu bazaitu, zabartzea besterik ez zaizu geratzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
- ↑ Miren Amuriza e Irati Eguren unen su arte para combatir la ansiedad
- ↑ «Miren Amurizak "Basa" eleberria aurkeztu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ Berria.eus. «Miren Amurizak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-07).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miren Amuriza |