Milk (filma)
Milk 2008ko Gus Van Sant estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Filma Harvey Milk politikaria eta bere bizitza kontatzen duen eta 1984ko Dokumental onenaren Oscar Saria irabazi zuen The Times of Harvey Milk ("Harvey Milken Garaiak") filmean oinarritua dago. Bertan, Sean Penn, Emile Hirsch, Josh Brolin, Diego Luna eta James Franco aktoreek antzeztu zuten.
Osoki San Frantzisko hirian filmatu eta girotu zen, 1978ko manifestapena girotzeko 3.000 boluntario aurkeztu zirelarik.
Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bi irabaziz, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Sean Penn) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Dustin Lance Black).
Argumentua
aldatu1972an Milk (Sean Penn), gay karismatiko eta alaia, New Yorketik San Frantziskora bizitzera joan da, hiri hartako Castro auzoan argazkidena bat irekitzea pentsatu duelarik, nahiz eta garai hartan auzo horretan gayak ez oso ongietorriak izan. Halere, Milk gogor egin eta denboraz Castro auzoa homosexualen eskubideen aldeko erreferentea bilakatuko da.
Honela bada, Milk lider politiko bilakatuko da, kanpainia federalak zuzendu, orduko Ronald Reagan lider kontserbadorea eta presidentziarako errepublikar hautagaia zenaren babesa lortzeraino.
Aktoreak
aldatu- Sean Penn - Harvey Milk
- James Franco - Scott Smith, Harveyren bikotea.
- Diego Luna - Jack Lira, Harveyren bigarren bikotea.
- Josh Brolin - Dan White
- Emile Hirsch - Cleve Jones, Harveyren laguntzaile gaztea.
- Alison Pill - Anne Kronenberg, Harveyren kanpainiako zuzendaria.
- Victor Garber - George Moscone alkatea.
- Denis O'Hare - John Briggs senataria.
- Lucas Grabeel - Danny Nicoletta.
Kanpo estekak
aldatu- Milk filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)