Midget Farrelly
surflari australiarra
Bernard "Midget" Farrelly (Sydney, 1944ko irailaren 13a – ibidem, 2016ko abuztuaren 6a) australiar surflaria izan zen.
Midget Farrelly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sydney, 1944ko irailaren 13a |
Herrialdea | Australia |
Bizilekua | Palm Beach (en) |
Heriotza | Sydney, 2016ko abuztuaren 6a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manly Selective Campus (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria |
Jasotako sariak | |
1962an Makaha Nazioarteko Surf Txapelketa irabazi zuen eta surf proba garrantzitsu bat irabazi zuen lehen australiarra izan zen. 1964an lehen Munduko Surf Txapelketa irabazi zuen Manly Beachen.
1961ean Dee Why Surfing Fraternity Australiako surflari klub zaharrenaren lehen presidentea izan zen. 1967an surfari buruzko The Midget Farrelly Surf Show telesaileko aurkezlea izan zen.
1985ean Australiako Kirolaren Ospearen Aretoan sartu zen eta 2007an Kaliforniako Surfaren Ospearen Pasealekuan. 2017an, hil ondoren, Australiako Ordenarekin kondekoratu zuten.