Martin Scorsese
Martin Charles Scorsese (1942ko azaroaren 17a, New York) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da.[1]
Kritika onak sarri jasota, adituek gerra ondoko zuzendari onenetakotzat jo ohi dute. Bost izendapenen ostean, 2007an Oscar saria irabazi zuen azkenean.[2] Bere ibilbidean zehar, zuzendari onenaren kategorian Oscar sarietarako bederatzi aldiz izendatu dute —kategoria horretan izendapen gehien lortu dituen eta gaur egun bizirik dagoen zuzendaria da—, eta historiako bigarrena.[3]
Bere filmetan auzi batzuk jorratu ditu, hala nola italiar nortasuna Ameriketako Estatu Batuetan, errua eta erredentzioa Eliza Katolikoan, matxismoa eta bortizkeria... [4]
Zinemagintzan 1967tik dihardu. Harenak dira historiako zenbait harribitxi, AEBetako krimen antolatuari lotutako Godfellas (1990) eta The Departed (2006) tartean, Mafiaren gaia beti izan du gogoko, eta adibidez, Charles Brandten I Heard You Paint Houses liburuan oinarrituta, 2019an hiru ordu eta erdiko The Irishman film arranditsua egin zuen.[5]
Ibilbidea
aldatuZinemagile gisa trebatzen ari zela, New Yorkeko Unibertsitatean graduatu eta gutxira, lehen film laburrak eta Who's That Knocking at My Door (1967) film luzea egin zituen. Ondoren, kritikaren arreta erakarri zuen Mean Streets gangster-zintarekin (1973): hor hasi zen nabaritzen zuzendari gisa zuen estiloa. Hollywood Berriaren osagai gisa katapultatzea lortu zuen gero, Taxi Driver (1976) eta Raging Bull (1980) film dramatikoak zuzendu zituenean. Film horiek ospea sendotu zioten, Robert de Niroren arrakastari esker. Hamar urteko emaitza apalen ondoren, bere mailarik onenera itzuli zen Goodfellasekin (1990).[6]
Nahiz eta Goodfellas, Casino (1995) edo The Irishman (2019) gangster-filmak zuzentzeagatik ezaguna izan, Scorsesek gaitasuna frogatu du hainbait arlo desberdin lantzen.[7] Horrela, haren filmografiak New York, New York (1977) drama musikala eta The King of Comedy (1983) eta After Hours komedia beltzak hartzen ditu. Haren lana ez da eztabaidetatik kanpo egon, hala nola, The Last Temptation of Christ (1988) filmean sortutakoa, edo Kundun (1997) filmaz Txinako gobernu komunistak ireki zuena. XXI. mendean, haren lan historikoek aurrekontu handiagoa lortu zuten eta, kasu batzuetan, aurrekaririk gabeko arrakasta komertzialak ere lortu zituen.[8]
Gangs of New York (2002) drama historikoak Leonardo DiCapriorekin izandako lankidetzaren hasiera markatu zuen. DiCapriok sei film luzetan parte hartu zuen, besteak beste, The Aviator (2004) biografikoan, The Departed (2006)[9] thriller poliziakoan, Shutter Island thriller psikologikoan (2010) eta umore beltzezko The Wolf of Wall Street satiran (2013).[10][11] Gainera, Scorsese garai hartan Hugo abentura-drama (2011) eta Silence drama historikoa (2016) zuzendu zituen.
Hainbat urtetan Izendapen ugari jaso ondoren, Scorsesek Zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen The Departed-en egindako lanari esker (2006). Zuzendari onenaren Oscar sarirako hamar Izendapenekin,[12] bizirik dauden zuzendarien artean kategoria horretan izendapen gehien lortu dituena da, eta historiako bigarrena. Oscar sariaz gain, beste sari ugari ere jaso ditu, besteak beste, Urrezko Globo saria, BAFTA, Primetime Emmy saria, SAGUES, Urrezko Palma, zuzendari onenaren Canneseko Zinemaldiaren saria eta Veneciako Zilarrezko Lehoia. Kultur eragin handien izan duten zuzendarietako bat bihurtu da, eta, Roger Ebert zinema-kritikariaren iritziz, «jarduneko zuzendari estatubatuar onena» da.[13] Haren filmetako batzuk inoiz izan diren onenetako gisa hautatu dituzte American Film Institutek edota Sight and Sound eta Empire aldizkariek.[14]
Fikziozko film luzeak zuzentzeaz gain bestelako lanak ere egin ditu zinemagintzan. Hasieran, muntatzaile-lanak egin zituen, Woodstock (1970)[15] dokumentalean parte hartu zuen, eta John Cassavetes-ek aukeratu zuen Minnie and Moskowitz (1971) filmean soinua editatzeko laguntzaile gisa lan egiteko.[16] Telebista-munduan, zuzendari exekutiboa izan zen eta HBO Boardwalk Empire (2016) serieetako kapitulu pilotuak zuzendu zituen. Musikazale zenez, gai horri buruzko dokumental-sorta zabala zuzendu zuen, besteak beste, The The Last Waltz (1978), musika-dokumental onenetakotzat jotzen dena.[17] Beste hauek ere zuzendu zituen: No Direction Home (2005), Shine a Light (2008), George Harrison: Living in the Material World (2011) eta Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story by Martin Scorsese (2019). Era berean, 1990rean sortutako The Film Foundation erakundearen bidez, filmak zaintzeko ahaleginetan dihardu.[18][19]
Filmografia
aldatuTaula honetan ikus daitezke filmaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak beste hizkuntza batera itzuli bada (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera):
Urtea | Filma | Antzezleak | Ekoizlea | Hizkuntzak |
---|---|---|---|---|
1963 | What's a Nice Girl Like You Doing in a Place Like This? | Martin Scorsese | New York University | |
1964 | It's Not Just You | Andrea Martin , Mardik Martin | gaztelaniaz: It's Not Just You, Murray! | |
1967 | The Big Shave | |||
1968 | Who's That Knocking at My Door | Harvey Keitel , Harry Northup | Warner Bros. | |
1970 | Woodstock | Richie Havens , Joan Baez | Warner Bros. | katalanez: Woodstock (pel·lícula) |
1970 | Street Scenes | Harvey Keitel , William Kunstler | ||
1972 | Boxcar Bertha | Barbara Hershey , David Carradine | American International Pictures | frantsesez: Bertha Boxcar |
1973 | Mean Streets | Robert De Niro , Richard Romanus | Warner Bros. | |
1974 | Italianamerican | Catherine Scorsese , Charles Scorsese | ||
1974 | Alice Doesn't Live Here Anymore | Ellen Burstyn , Kris Kristofferson | Warner Bros. | gaztelaniaz: Alicia ya no vive aquí frantsesez: Alice n'est plus ici katalanez: Alícia ja no viu aquí galizieraz: Alicia xa non vive aquí |
1976 | Taxi Driver | Robert De Niro , Jodie Foster | Columbia Pictures | |
1977 | New York, New York | Liza Minnelli , Robert De Niro | Chartoff-Winkler Productions | |
1978 | The Last Waltz | Rick Danko , Levon Helm | United Artists Corporation | frantsesez: La Dernière Valse |
1978 | American Boy: A Profile of Steven Prince | Martin Scorsese , George Memmoli | ||
1980 | Raging Bull | Joe Pesci , Robert De Niro | United Artists Corporation | gaztelaniaz: Toro salvaje katalanez: Toro salvatge galizieraz: Touro salvaxe |
1982 | The King of Comedy | Robert De Niro , Jerry Lewis | 20th Century Studios | gaztelaniaz: El rey de la comedia frantsesez: La Valse des pantins |
1985 | After Hours | Rosanna Arquette , Verna Bloom | katalanez: Quina nit! | |
1986 | The Color of Money | Paul Newman , Tom Cruise | Touchstone Pictures | gaztelaniaz: El color del dinero frantsesez: La Couleur de l'argent katalanez: El color dels diners |
1988 | The Last Temptation of Christ | Willem Dafoe , Harvey Keitel | Cineplex Odeon Films | gaztelaniaz: La última tentación de Cristo frantsesez: La Dernière Tentation du Christ |
1989 | New York Stories | Larry David , Mae Questel | Touchstone Pictures | gaztelaniaz: Historias de Nueva York katalanez: Històries de Nova York |
1990 | Goodfellas | Joe Pesci , Robert De Niro | Warner Bros. | gaztelaniaz: Uno de los nuestros frantsesez: Les Affranchis katalanez: Un dels nostres galizieraz: Un dos nosos |
1990 | Made in Milan | Giorgio Armani | ||
1991 | Cape Fear | Robert De Niro , Nick Nolte | Amblin Entertainment | frantsesez: Les Nerfs à vif katalanez: El cap de la por |
1992 | Scorsese X 4: Four Short Films By Martin Scorsese | |||
1993 | The Age of Innocence | Daniel Day-Lewis , Michelle Pfeiffer | Columbia Pictures | gaztelaniaz: La edad de la inocencia frantsesez: Le Temps de l'innocence katalanez: L'edat de la innocència galizieraz: A idade da inocencia |
1995 | A Personal Journey with Martin Scorsese Through American Movies | Martin Scorsese , Kathryn Bigelow | British Film Institute | gaztelaniaz: Un viaje personal con Martin Scorsese a través del cine americano frantsesez: Un voyage avec Martin Scorsese à travers le cinéma américain |
1996 | Casino | Sharon Stone , Robert De Niro | Universal Pictures | |
1997 | Kundun | Tenzin Thuthob Tsarong , Yoon C. Joyce | Touchstone Pictures | |
1999 | My Voyage to Italy | Martin Scorsese | frantsesez: Mon voyage en Italie katalanez: Il mio viaggio in Italia | |
1999 | Bringing Out the Dead | Nicolas Cage , John Goodman | Touchstone Pictures | frantsesez: À tombeau ouvert |
2001 | The Concert for New York City | Salma Hayek , Halle Berry | ||
2002 | Gangs of New York | Leonardo DiCaprio , Daniel Day-Lewis | Intermedia | |
2003 | Feel Like Going Home | gaztelaniaz: Nostalgia del hogar frantsesez: Du Mali au Mississippi | ||
2004 | The Aviator | Leonardo DiCaprio , Cate Blanchett | Intermedia | gaztelaniaz: El aviador frantsesez: Aviator katalanez: L'aviador |
2005 | No Direction Home | Bob Dylan , The Clancy Brothers | ||
2006 | The Departed | Leonardo DiCaprio , Matt Damon | Plan B Entertainment | gaztelaniaz: Los infiltrados frantsesez: Les Infiltrés katalanez: Infiltrats galizieraz: Infiltrados |
2007 | The Key to Reserva | Martin Scorsese , Simon Baker | gaztelaniaz: La clave Reserva | |
2008 | Shine a Light | Mick Jagger , Keith Richards | Paramount Vantage | |
2010 | Shutter Island | Leonardo DiCaprio , Mark Ruffalo | Paramount Pictures | |
2010 | A Letter to Elia | Elia Kazan | gaztelaniaz: Una carta a Elia | |
2010 | Public Speaking | Fran Lebowitz | ||
2011 | Hugo | Asa Butterfield , Chloë Grace Moretz | Infinitum Nihil | frantsesez: Hugo Cabret |
2011 | George Harrison: Living in the Material World | George Harrison , Paul McCartney | ||
2013 | The Wolf of Wall Street | Leonardo DiCaprio , Jonah Hill | Paramount Pictures | gaztelaniaz: El lobo de Wall Street frantsesez: Le Loup de Wall Street |
2014 | The 50 Year Argument | Michael Stuhlbarg , Patricia Clarkson | gaztelaniaz: 50 años de rebeldía | |
2015 | The Audition | Leonardo DiCaprio , Martin Scorsese | gaztelaniaz: El casting | |
2016 | Silence | Andrew Garfield , Liam Neeson | Paramount Pictures | katalanez: Silenci |
2019 | The Irishman | Robert De Niro , Al Pacino | ||
2019 | Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story by Martin Scorsese | Jeff Rosen | frantsesez: Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story | |
2019 | The Irishman: In Conversation | Martin Scorsese , Robert De Niro | ||
2023 | Killers of the Flower Moon | Leonardo DiCaprio , Robert De Niro | Appian Way Productions | gaztelaniaz: Los Asesinos de la Luna |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Italieraz) «Scorsese cittadino italiano - Ultima Ora» ANSA.it 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Scorsese gana por The Departed | Voice of America - Spanish» www.voanoticias.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «'The Irishman' Director Martin Scorsese Most-Nominated Living Director» The Hollywood Reporter 2020-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Martin Scorsese cumple 78 años y repasamos sus mejores películas» 65 y más - El diario de las personas mayores 2020-11-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ Urkizu, Urtzi. (2019-11-26). «Mafiaren epika Scorseseren begietatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) «Getting Made The Scorsese Way» GQ 2010-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) «Is The Irishman the end of the gangster movie as we know it?» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martin Scorsese. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ «Scorseseren 'The Departed' nagusi Oscarretan» Berria 2007-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ Agote, Gontzal. (2014-01-15). «Scorsese eta DiCaprio, goi finantzetako ustelkeria giroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) El lobo de Wall Street (2013). (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ Madan, Saihaj Kaur (24 de enero de 2024). «Martin Scorsese Breaks Record With 10th Oscar Nomination For 'Killers of the Flower Moon', Passing Steven Spielberg». Outlook India
- ↑ (Ingelesez) Ebert, Roger. (2010-10-21). Scorsese by Ebert. ReadHowYouWant.com ISBN 978-1-4596-0598-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anexo:AFI's 100 años... 100 películas. 2024-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martin Scorsese. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martin Scorsese. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) Ebert, Roger. «The Last Waltz movie review & film summary (2002) | Roger Ebert» https://www.rogerebert.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ www.film-foundation.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) «Martin Scorsese at 80: A Celebration by David Thomson» Esquire 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
Kanpo estekak
aldatu- Martin Scorseseren bikoiztasunaz (euskaraz)
- (Ingelesez)Martin Scorsese zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleareen IMDBko fitxa irakurgai