[go: up one dir, main page]

Maribel Aiertza

euskal idazlea

Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria, Bizkaia, 1962ko apirilaren 15a) idazlea eta artegintzan kolaboratzailea da.

Maribel Aiertza

Bizitza
JaiotzaEtxebarria1962ko apirilaren 15a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 842

Biografia

aldatu

Maribel Aiertza Etxebarrian jaio zen eta Berriatuan bizi da. Gaztetxotan hasi zen idazten eta lehiaketetan parte hartzen.

Idazkuntzako alor desberdinak ezagutzen ditu: Berriatuko Urepel aldizkaria sortu zuen eta erredaktore, maketatzaile eta koordinatzaile lanak egin zituen bertan; dibulgazio-testuak idazten ditu arte, turismo zein bestelakoak eta testu liburugintzan ere kolaboratzen du, lehen Giltza-Edebe argitaletxearekin eta gaur egun Ibaizabal argitaletxearekin. Artegintzan Mikel Lertxundi eskultorearen estudio-lantegiarekin kolaboratzen du urte luzez. Artistarekin elkarlanean bi saiakera liburu argitaratu ditu.

Idazle Eskolan graduondokoa (2003-2005) egin ondoren plazaratu zuen lehen bakarkako fikziozko liburua Tigreak hondartzan eleberria (Elkar, 2010). Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu: Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012), Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014), Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016), Armiarmak parapentean (Elkar, 2017), Izaroren izarra Ibaizabal, 2020), Asteburura landetxean (Elkar, 2021) eta gazte helduentzat: Ezer ez da dirudiena ipuin bilduma (Elkar, 2021).

Argitalpenak

aldatu

Saiakera

aldatu
  • Lertxundi, euskaradun arte unibertsala. (1989). Mikel Lertxundirekin elkarlanean
  • Lertxundi, espazioa, lurra, denbora. (2019). Mikel Lertxundirekin elkarlanean.[1]

Eleberria

aldatu
  • Tigreak hondartzan. (Elkar, 2010)

Ipuinak

aldatu
  • Ezer ez da dirudiena. (Elkar, 2021)[2]

Haur eta gazte literatura

aldatu
  • Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012)
  • Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014)[3][4][5][6]
  • Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016)
  • Armiarmak parapentean (Elkar, 2017)[7][8][9][10]
  • Izaroren izarra (Ibaizabal, 2020)[11]
  • Asteburua landetxean (Elkar, 2021)

Sariak

aldatu
  • 1984, Aipamen saria. Gernikako narrazio lehiaketa.
  • 1985, Lehen saria. Antzerki lan-errezen sariketa (bakarrizketa). Ondarroako kultur etxea.
  • 1985, Lehen saria. Antzerki lan-errezen sariketa (elkarrizketa). Ondarroako kultur etxea.
  • 1988, Hirugarren saria. Ipuin lehiaketa. Ondarroako kultur etxea.
  • 1989, Argitalpen hoberenen Euskadi Saria Lertxundi, euskaradun arte unibertsala lanagatik. Mikel Lertxundirekin elkarlanean
  • 1990, Bigarren saria. Txomin Agirre kontakizun lehiaketa. Ondarroako kultur etxea.
  • 1990, Lehen saria. III.Eusebio Erkiaga ipuin lehiaketa. Lekeitio.
  • 2014, Lehen saria. `Oihenart´ Aforismoen IV. Lehiaketa. UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Astiz, Iñigo. «Artearen baitako literatura» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  2. Maribel Aiertza, "Ezer ez da dirudiena". (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  3. MARIBEL AIERTZA - MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN - AURKEZPENA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  4. «Propuestas culturales de la semana: 'Munstro bat edukiontzian'...» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  5. «Maribel Aiertza: "Panpina haregaz gogoratuta, ideia garatzea lortu nuen" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  6. Mercero, Imanol. «Birzikla dezagun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  7. «ARMIARMAK PARAPENTEAN | MARIBEL AIERTZA REMENTERIA | Casa del Libro» casadellibro 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  8. «Maribel Aiertza: "Istorio honek abenturen bidez gogoeta asko eragiten dituela uste dut" Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-05-31 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  9. Maribel Aiertza eta Jokin Mitxelan prentsaurrekoan. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  10. Maribel Aiertza eta Jokin Mitxelena - Armiarmak parapentean - aurrez aurre. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  11. Izaroren izarra. TXIRRISTA bilduma. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).

Kanpo estekak

aldatu