[go: up one dir, main page]

Louisa Atkinson

idazle, botanikari eta ilustratzaile australiarra

Caroline Louisa Waring Atkinson (Louisa Atkinson) (Sutton Forest, Australia,1834ko otsailaren 25a - 1872ko apirilaren 28a) idazle, botanikari eta ilustratzaile australiarra izan zen. Australiako emakumeentzat aitzindari handitzat hartzen da, kazetaritzan eta natur zientzietan, eta bere garaian garrantzitsua izan zen bere idazkietan australiar jatorrikoei egindako erreferentzia sinpatikoengatik eta kontserbazioa sustatzeagatik.[1]

Louisa Atkinson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCaroline Louisa Waring Atkinson
JaiotzaSutton Forest (en) Itzuli1834ko otsailaren 25a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Colony of New South Wales
BizilekuaColony of New South Wales (en) Itzuli
HeriotzaSutton Forest (en) Itzuli1872ko apirilaren 28a (38 urte)
Familia
Ezkontidea(k)James Snowden Calvert (en) Itzuli  1872)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea, naturalista, landare biltzailea, idazlea, botanikaria, kazetaria eta zientzia ilustratzailea
Enplegatzailea(k)The Sydney Morning Herald (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Louisa bere gurasoen "Oldbury"-ren jabetzan jaio zen, Sutton Forest, Berrimatik hiru kilometrora, Hegoaldeko Gales Berria estatuan, eta James Atkinsonen laugarren alaba zen, An Account of the State of Agriculture and Grazing in New South Wales (Hegoaldeko Gales Berriko Nekazaritza eta Larreen Estatuko Kontu Bat) liburu australiarraren egilea, 1826an argitaratua. 1834an hil zen, Louisak bi hilabeteko bizitza besterik ez zuenean.[2] Louisak bihotzeko akats bat zuen, eta neska hauskor samarra zen. Charlotte Barton bere amak hezi zuen, Australiako lehen haur liburuaren egileak, A Mother 's Offering to her Children (Ama baten eskaintza bere haurrei).

Bere ama berriro ezkondu zen, baina bigarren senar hau, George Barton, familiako laguna, "bortizki eta ezeztaezin erotu zen ezkontzatik gutxira", eta ondorioz, familiak "Oldbury" utzi behar izan zuen.[3]

Bere bizitzaren zatirik handiena Kurrajong Geightsen bizi izan zuen, bere amak eraikitako Fernhurst etxean.[4] Lehenago Shoalhavenen eta Sydneyn bizi izan zen. Komunitateko kide aktibo izan zen, barrutiko iletratuentzako ad honorem eskribau, haurren isilmandatari eta zaharren eta gaixoen laguntzaile gisa jardunez. Barrutiko lehen igandeko eskola ere antolatu eta bertan irakatsi zuen. Louisa eta bere ama 1865ean itzuli ziren "Oldburyra", eta 1868an ama han hil zen.[5]

1869ko martxoaren 11n, James Snowden Calvertekin ezkondu zen, 1844 – 1845eko Leichhardt espediziotik bizirik atera zena eta botanikan ere interesatuta zegoena; eta, denborarekin, Wee Jasperreko Cavan estazioko gerentea izango zena.[6]

Louisa Swantonen hil zen, "Oldbury" tik gertu, 1872an, Louise Snowden Annie alaba jaio eta 18 egunera. Atkinson familiaren gangan lurperatu zuten Santu Guztien Elizan, Sutton Foresten. Sydney Morning Herald egunkariak egindako nekrologiak honela deskribatu zuen: "Andre bikain hau, bere egunen erdian lore bat bezala moztua izan dena, oso nabarmena izan zen bere lorpen literario eta artistikoengatik, bai eta bere karrerak markatu zituen printzipio kristauengatik eta karitate hedakorragatik ere".[5]

Chisholmek dioenez, "Soinekoaren erreforman aitzindari gisa ere egiaztatua izan zen: garai hartako gona luzeak traba handiak ziren sastrakadietan; eta emakume horrek, paseoan zein pony gainean zebilela, barriketa ugari eragiten zituen jantzi bat erabili zuen".[5]

 
Xanthosia atkinsoniana
 
Possum
 
Sandpiper-ak
 
Cowanda

Botanikaria, naturalista eta artista

aldatu

Louisa botanikaritzat hartzen da nagusiki, zientziarako espezie berriak aurkituz Hegoaldeko Gales Berrien hegoaldeko Goi Lurretan eta Mendi Urdinetan, eta kontserbazioaren arrazoia defendatu zuen lurraren garbiketa azkarreko aldi batean. Bere zaletasun botanikoa, neurri batean, bere amak etxean irakasitakoari zor zaio, bera ere artista zen eta historia naturalean interesatua.[7]

Txango botanikoak egin zituen bizi zen lekuetatik urrun, hala nola Illawarra, baina Kurrajongeko floraz eta bertako floraz bereziki ongi informatu zen, hala nola Grose Valley, Mt Tomah eta Springwood, non bere bizitzaren zati handi bat eman baitzuen. William Woolls doktorea, botanikari eta irakasle ezaguna, eta Ferdinand von Mueller-entzat ale ugari bildu zituen.[8] Loranthaceous Atkinsonia generoan, eta Erechtites atkinsoniae, Epacris calvertiana, Helichrysum calvertianum, Xanthosia atkinsoniana eta Doodia atkinsonii espezieetan oroitzen da. 800 ale botaniko baino gehiago biltzen ditu Victoriako Herbario Nazionalean.[9][10]

Artista botanikotzat ere hartzen da, zoologian interesatua zegoen eta taxidermista trebea zen. Bere arte botanikoa ezohikoa zen bere aniztasunagatik: animaliak, hegaztiak, intsektuak, narrastiak eta paisaiak barne hartzen zituen.[11]

Zientzia zabaldu zuen eta The Sydney Morning Herald and The Horticultural Magazine aldizkarirako idatzi zuen.

Idazlea

aldatu

Beste ospe-aldarrikapen batean, Louisa eleberri bat argitaratu zuen lehen emakume australiarra da, Gertrude the Emigrant (1857), eta horretarako "Emakume australiar bat" izena erabili zuen. 23 urterekin idatzi zuen eta garaiko kritika onak jaso zituen. Bere obra ilustratu zuen lehen egilea ere izan zen. Bere bigarren eleberriak, Cowanda, The Veteran's Grant (1859), S. T. Gill artista kolonialaren azaleko diseinu bat zuen. Berak idatzitako beste hainbat istorio The Sydney Mail-en serializatu ziren.[12]

Oso erlijiosoa zen, eta bere fikzioak, oro har "viktoriar erromantiko-melodrama" gisa deskriba daitekeenak, mezu moral sinpleak igortzen zituen "moralizazio esplizitu intrusibo" baten bidez.[13]

Fikzioaz gain, Atkinsonek natur zientzietako artikuluak ere idatzi zituen, eta 19 urte zituen 1853an Illustrated Sydney News-ek bere lehen artikulu ilustratua argitaratu zuenean, Nature Notes of the Month with Illustrations. Australiako lehen emakumea izan zen artikulu sorta bat argitaratzen egunkari handi batean.[2] Historia naturaleko zirriborro sorta bat zen, "A Voice from the Country" izenekoa. The Sydney Morning Herald eta The Sydney Mail egunkarietan agertu ziren 1859ko abenduaren 12tik aurrera eta 10 urte baino gehiagotan.[14]

"LA" sinadura erabiliz, 1869an "LC" bilakatu zena, bere artikulu ilustratuak, baina zientifikoagoak, florari eta faunari buruzkoak, Horticultural Magazinen argitaratu ziren 1864tik 1870era.[5]

Cook-eko Canberra auzoan, Atkinson kalea bere omenez izendatu zen.[15]

Argitalpenak

aldatu
  • Gertrude the Emigrant: A Tale of Colonial Life by an Australian Lady (1857)
  • Cowanda: The Veteran's Grant: an Australian Story by the Author of Gertrude (1859)
  • Debatable Ground of the Carlillawarra Claimants (serialised in The Sydney Mail, 30 March 1861 – 7 September 1861)
  • Myra (serialised in The Sydney Mail, 27 February 1864 – 23 April 1864)
  • Tom Hellicar's Children (serialised in The Sydney Mail, 4 March 1871)
  • Bush Home (serialised in The Sydney Mail)
  • Tressa's Resolve (serialised in The Sydney Mail, 31 August 1872 – 7 December 1872)

Erreferentziak

aldatu
  1. Marta Macho Stadler. Louisa Atkinson, ilustradora científica. mujeresconciencia.com.
  2. a b Jessie Street National Women's Library (2004) Caroline Louisa Waring Atkinson (1834–1872): Naturalist, Journalist, Novelist. .
  3. Lawson, Elizabeth. (1988). "Louisa Atkinson, Naturalist and Novelist" in Adelaide, Debra (1988) A Bright and Fiery Troop: Australian Women Writers of the Nineteenth Century. Ringwood, Penguin.
  4. Birkett, Winifred. (1938). "Some pioneer women writers" in Eldershaw, Flora (ed.) (1938) The Peaceful Army: A Memorial to the Pioneer Women of Australia, 1788–1938, published for The Women's Executive Committee and The Advisory Council of Australia's 150th Anniversary Celebrations 1938. .
  5. a b c d Clarke, Patricia. (1988). Pen Portraits: Women Writers and Journalists in Nineteenth Century Australia. .
  6. Chisholm, A.H. (1969) 'Atkinson, Caroline Louisa Waring (1834–1872)', Australian Dictionary of Biography. .
  7. Atkinson, Louisa; Olsen, Penny, 1949-; National Library of Australia, (issuing body.); State Library of New South Wales (2015), Louisa Atkinson's nature notes, NLA Publishing, ISBN 978-0-642-27860-9. .
  8. «Atkinson, C. Louisa W., botanical collector» www.anbg.gov.au (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  9. (Ingelesez) Herbaria, jurisdiction:Australian Government Departmental Consortium;corporateName:Council of Heads of Australasian. «"C.L.W. Atkinson records"» avh.ala.org.au (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  10. (Ingelesez) Herbaria, jurisdiction:Australian Government Departmental Consortium;corporateName:Council of Heads of Australasian. «"C.L.W. Calvert records"» avh.ala.org.au (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  11. (Ingelesez) «The natural art of Louisa Atkinson / Elizabeth Lawson - Catalogue | National Library of Australia» catalogue.nla.gov.au (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  12. (Ingelesez) Webby, Elizabeth. (1988-12-01). «Elizabeth Webby reviews 'Pen Portraits: Women writers and journalists in nineteenth century Australia' by Patricia Clarke» Australian Book Review (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  13. «Louisa Atkinson» www.hellenicaworld.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  14. «A VOICE FROM THE COUNTRY.» Sydney Morning Herald 1859-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  15. "AUSTRALIAN CAPITAL TERRITORY National Memorials Ordinance 1928–1959". Commonwealth of Australia Gazette.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu