Landa-lan
Landa-lana edo eremu-lana in situ edo ikertzen diren elementuak (animaliak, gizakiak) jarduten duten lekuan bertan egiten den datu eta informazio bilketa eta horretarako prestakuntza barnehartzen dituen ikerketa bateko fasea da, datuak eta informazioa laborategietan modu esperimentalean edo bestelako informazio iturrietatik (idatzizkoak, esaterako) jasotzen diren ikerketetan ez bezala. Landa-lana biologian du jatorri, ikertzaileak animalia eta landareak euren ingurunean bertan behatu eta aztertzean. Hortik, beste jakintza-arlo batzuetara zabaldu da, hala nola antropologia, etnologia, soziologia eta marketinera, datuak gizakiak zuzenean behatuz edo beraiei inkesta edo elkarrizketa eginez jasotzen direneko ikerketa-fasea izendatzeko.
Landa-lanaren faseak
aldatuLanda-lana laginaren definizio eta osaketa teorikoa eta datuak jasotzeko euskarriaren prestakuntzatik abiatzen da. Lagina behar bezala osatzeko zeregin hauek bete behar dira:
- behatzaile edo elkarrizketatzaileen aukeraketa,
- horien prestakuntza datuak behar bezala jasotzeko,
- datuen bilketarako koordinazioa egitea, horretarako behatzaile eta elkarrizketatzaileen taldeburuak izendatuz,
- datu bilketa egitea,
- datuen bilketa, kontrola eta ikuskapena egitea.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |