[go: up one dir, main page]

Elizabeth Woolridge Grant, ezagunagoa Lana Del Rey izen artistikoaz, (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko ekainaren 21a) estatubatuar abeslari, abestigile, poeta, modelo eta ekoizlea da. Bere musika honako ezaugarri hauengatik da nabarmena: kalitate zinematografiko estilizatuagatik, vintage estiloagatik, erromantze tragiko, glamour eta melankolia kantuengatik, eta pop kulturari egindako erreferentziengatik, bereziki 1950 eta 1960ko hamarkadetako elementuei.[1]

Lana Del Rey

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Woolridge Grant
JaiotzaNew York1985eko ekainaren 21a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaVenice
Los Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Jeremy Dufrene (en) Itzuli  (2024ko irailaren 26a -
Hezkuntza
HeziketaKent School (en) Itzuli
Fordham Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea, zinema aktorea, estudioko musikaria, abeslaria, disko-ekoizlea eta poeta
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Lana Del Rey, May Jailer, Lizzy Grant, Lana Del Ray eta Lana Rey Del Mar
Genero artistikoaIndie popa
Pop barrokoa
trip hopa
sadcore (en) Itzuli
Dream popa
indie rock
slowcore (en) Itzuli
rock psikodelikoa
psychedelic pop (en) Itzuli
rock
rhythm and bluesa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaInterscope Records
Polydor Records

lanadelrey.com
IMDB: nm4787894 Rottentomatoes: celebrity/lana_del_rey Metacritic: person/lana-del-rey TV.com: people/lana-del-rey
Facebook: lanadelrey Twitter: LanaDelRey Instagram: honeymoon MySpace: lanadelrey Youtube: UCqk3CdGN_j8IR9z4uBbVPSg TikTok: lanadelrey Souncloud: lana-del-rey Spotify: 00FQb4jTyendYWaN8pK0wa iTunes: 464296584 Last fm: Lana Del Rey Musicbrainz: b7539c32-53e7-4908-bda3-81449c367da6 Songkick: 2867646 Discogs: 2445772 Allmusic: mn0002784799 Deezer: 1424821 Edit the value on Wikidata

18 urte zituela hasi zen New Yorkeko klubetan antzezten eta, 20 urte zituenean, lehen kontratu diskografikoa sinatu zuen 5 Points Recordsekin.[2][3] 2010eko urtarrilean, estudioko lehen albuma kaleratu zuen: Lana del Ray A.K.A. Lizzy Grant. Proiektu hark porrot egin ondoren, Del Reyk industrian aurrera egin zuen "Video Games" (2011) bere estreinako singlearen arrakasta biralaren ondoren.[4][5][6] Urte hartan Interscope eta Polydor Recordsekin sinatu zuen. Bigarren albumak, Born to Die (2012) izenekoak, nazioarteko arrakasta izan zuen eta diskoko singlea, "Summertime Sadness", lehen hamarren artean geratu zen Billboard Hot 100ean, baita "Blue Jeans", "Born to Die" eta "National Anthem" singleak ere.[7][8][9][10] Del Reyk 2012an Paradise EPa atera zuen, Grammyrako izendatu zutena. Hurrengo urtean, abeslaria zinemarako konposatzen aritu zen, Tropico bere film labur musikala idazten eta protagonizatzen zuen bitartean; horrela, "Young and Beautiful" kaleratu zuen The Great Gatsby (2013) filmerako single nagusi gisa.

2014an, Del Reyk bere hirugarren albuma kaleratu zuen, Ultraviolence. Urte bereko abenduaren amaieran, Big Eyes filmaren soinu bandan parte hartu zuen, Grammy sarietarako eta Urrezko Globo sarietarako izendatu zituzten.[11] 2015eko abuztuan, Del Reyk laugarren estudioko diskoa iragarri zuen, Honeymoon, eta 2015eko irailaren 18an kaleratu zen.[12] Geroago, 2017an, Lust for Life albuma kaleratu zuen, The Weeknd, ASAP Rocky, Sean Lennon eta Stevie Nicks artistekin egindako elkarlanak dituena. Azken honek, Grammy sarietarako izendapen bat ekarri zion, pop ahots disko onenarentzat.[13] 2019ko abuztuaren 30ean, Del Reyk Norman Fucking Rockwell! albuma kaleratu zuen, kritikaren txaloak eta Grammyetarako bi izendapen jaso zituena, horien artean urteko abestirik eta urteko albumik onenaren sarietarako.[14][15] 2020an, Del Reyk lehen poema-liburua atera zuen, Violet Bent Backwards over the Grass, poeta gisa debuta eginez, baita olerki bakoitzari dagokion izen bereko audioliburu batekin ere.[16][17][18]

2020tik aurrera, 19.1 milioi disko eta 13 milioi single baino gehiago saldu ditu Del Reyk mundu osoan.[19] Bere sari eta izendapenen artean, Del Reyk 2 Brit Awards, 2 MTV Europe Music Awards, Satellite Award bat eta 9 GAFFA Awards jaso ditu. Sei aldiz izendatu dute Grammy sarietarako eta behin Urrezko Globo sarietarako.[13]

Biografia

aldatu

1985-2008: Lehenengo urteak eta hasiera musikala

aldatu

Eskoziar jatorrikoa, Grant New York estatuan jaio zen. Rob Grant inbertitzailearen eta Patricia Granten alaba da. Bi anaia gazteago ditu: Charlie Grant eta Caroline "Chuck" Grant argazkilaria. Lake Placiden hazi zen, non bere bizitza "baso artean ibiltzea eta bere libretan idaztea" zen. 14 urterekin alkoholarekiko mendekotasun larria izan zuen, eta, ondorioz, bere aitak Kent Schoolera bidali zuen, Connecticuteko barnetegi pribatu batera, 15 urte zituela.[20]

Barnetegian egon zen bitartean, "ostrazismora kondenatuta" egon zen. 18 urterekin New Yorkera joan zen bizitzera, non Metafisika ikasketak egiten hasi zen Fordhameko Unibertsitatean. Hiriko egonaldian, osabak gitarra jotzen irakatsi zion, Elizabethek abestiak idazten hasteko erabili zuena, eta denbora gutxian Brooklyngo klubetan aurkezten hasi zen, behar zuen dirua irabazteko aurkezpenak eginez.[21]

2005eko apirilak 25ean, zazpi pistako disko trinko bat, Elizabeth Woolridge Grant izenarekin erregistratua zuen Estatu Batuetako Egile Eskubidearen Bulegoan. Aplikazioaren izenburua "Rock Me Stable" izan zen eta beste izenburu bat ("Young Like Me") ere bazegoen zerrendan.[22] Gainontzeko pisten izenburuak gaur egun ez dira ezagutzen. 2005 eta 2006 artean, Sirens diskoa May Jailer izenarekin grabatu zuen eta 2012ko maiatzean filtratu zen.[23][24][25][26]

2006an, Williamsburg Live Songwriting Competitionerako bere lehen emanaldian, abeslariak Van Wilson ordezkaria ezagutu zuen, David Nichternen 5 Points Records diskoetxe independentekoa.[27][28] Beraz, Fordhameko Unibertsitatean graduatu baino urtebete lehenago, diskoetxeak kontratu bat eskaini zion, berak onartu zuena, eta lehen aurrerapena hiriaren kanpoaldeko karabana parke batera bizitzera joateko erabili zuen, graduatu ondoren.[29][30] Abeslariaren lehen lan gehienak EPak — Kill Kill (2008) — eta deskarga digitaleko diskoak ziren, berak eta bere diskoetxeak kolaboratu nahi zuten ekoizleei bidaltzen zizkietenak.

Denbora labur horretan abeslariak bere izen artistikoa askotan aldatu zuen — May Jailer, Sparkle Jump Rope Queen, besteak beste —,[31] 2009an azkenean Lana Del Rey izena hartu zuen arte. Urte berean, ekoizle batek berarekin estudioko album bat egitea onartu zuen, eta 2010ean formatu digitalean atera zen: Lana del Ray a.k.a. Lizzy Grant. Handik gutxira, abeslariak diskoa merkatutik ateratzeko eskatu zuen, ez baitzegoen gustura kantuen kopuruarekin, eta bere izena aldatu nahi baitzuen "Ray" kendu eta "Rey" jartzeko. Atera ondoren, diskoetxeari bere material guztia eta eskubideak erosi zizkion eta orduan uko egin zion.[6][6]

2010-2012: Born To Die eta Paradise

aldatu

2011ko ekainean, Del Reyk Stranger Records diskoetxearekin sinatu zuen "Video Games" bere lehen abestia kaleratzeko.[32] 2011ko urrian Interscope Records eta Polydor diskoetxeekin ere sinatu zuen.[33][34]

The Observer egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Lana Del Reyk esan zuen: "Duela hilabete batzuk igo nuen ["Video Games"] abestia internetera, nire gustukoena zelako; egia esateko, hasiera batean ez zen singlea izango, baina jendeak oso ondo erantzun du. Oso triste jartzen naiz abesti hori jotzen dudanean, oraindik negar egiten dut batzuetan kantatzen dudanean".[29] Bideoklipa 2011ko abuztuaren 19an igo zuen YouTubeko bere kontura; artistak berak zuzendu eta editatu zuen, bere burua webcam batekin grabatu zuen eta internetetik hartutako bideo zaharrak bilduta osatu zuen.[35] Era berean, bere musika bideo propioak sortu zituen "Blue Jeans" eta "Carmen" abestientzat ere — azken hau YouTubeko bere kontutik kendu zioten.[36][37]

Urte horretako irailean, "Video Games" Ringer telesaileko funtsezko eszena batean erabili zen, eta horrek asko lagundu zuen publikoaren eta hedabideen arreta jaso zezan; Gossip Girl iparramerikar telesailak ere erabili zuen, garrantzi handiko eszena batean, eta horrek abestiaren eta kantariaren ospea handitzen jarraitu zuen.[38] Urte berean, "Video Games" "abesti berri onena" izendatu zuen Pitchfork Media aldizkariak. Del Reyk, orduan, zuzeneko zenbait saiotan sustatu zuen abestia, horien artean, Buenas noches y Buenafuente Espainiako programan[39], MTV Push Brasil-en, Holandako De Wereld Draait Door-en[40], Erresuma Batuko Later... with Jools Holland-en[41] eta New Yorkeko Bowery Ballroom aretoan[42]. Irailean, Londresen egindako lehen aurkezpenetako baterako sarrerak ordu erdi baino gutxiagoan saldu ziren.

Bere lehen EPa Estatu Batuetan, Video Games/Blue Jeans, 2011ko urriaren 10ean Stranger Recordsek kaleratu zuen biniloan eta hurrengo egunean formatu digitalean. 2011ko abenduan MTV Latinoamerikako MTV Push artista izan zen; programa horrek Latinoamerikako "artista berri onenei" bultzada eman nahi die.[43] Taratata programa frantsesak egindako elkarrizketa batean, Lana del Reyk albumaren izena Born to Die izango zela iragarri zuen.[44]

Born to Die 2012ko urtarrilaren 31n kaleratu zen mundu osoan.[45] Erresuma Batuan, albumak lehen postuan egin zuen debuta, lehen astean 117.000 kopia saldurik.[46] Oro har, albumak eta bertako singleek harrera komertzial ona izan dute munduan zehar, nahiz eta aldeko eta kontrako kritikak jaso zituen.[47][48]

Albumaren hirugarren singlea "Born to Die" izan zen; bideo musikala Yoann Lemoinek zuzendu zuen,[49] eta bere aurreko bideoek baino aurrekontu eta ekoizpen nabarmen handiagoa izan zituen.[50] Hurrengo singleak "Blue Jeans", "Summertime Sadness" eta "National Anthem" izan ziren.

2012an zehar, Born to Diek 3.400 kopia saldu zituen munduan, eta urte horretan gehien saldu zen bosgarren diskoa izan zen.[51]

2014-2016: Ultraviolence, Honeymoon, eta film lana

aldatu

2017-2019: Lust for Life eta Norman Fucking Rockwell!

aldatu

2020-egun: Chemtrails over the Country Club, Blue Banisters eta poesia bilduma

aldatu

Diskografia

aldatu
  • Lana Del Ray (2010)
  • Born to Die (2012)
  • Ultraviolence (2014)
  • Honeymoon (2015)
  • Lust for Life (2017)
  • Norman Fucking Rockwell! (2019)
  • Chemtrails Over The Country Club (2021)​[52][53]
  • Blue Banisters (2021)
  • Did You Know That There's a Tunnel Under Ocean Blvd (2023)
  • Lasso (2024)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Lana del Rey, el estilo de la nueva musa indie» www.bekiamoda.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  2. (Ingelesez) «5 Points Records» IMVDb (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  3. (Ingelesez) «5 Points Records» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  4. (Ingelesez) «Lana Del Rey wins song of the decade at the Q Awards» BBC News 2019-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  5. (Ingelesez) copy, Copied to clipboardClick to. «Songs That Defined the Decade: Lana Del Rey's 'Born to Die'» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  6. a b c (Ingelesez) Ayers, Mike. «Why Lana Del Rey's First Album Disappeared» MTV News (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  7. «Lana Del Rey | full Official Chart History | Official Charts Company» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  8. (Ingelesez) «Lana Del Rey's Top 20 biggest singles in the UK» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  9. «Lana Del Rey» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  10. «Lana Del Rey» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  11. (Ingelesez) «Listen to Lana Del Rey's title song for 'Big Eyes'» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  12. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «​Lana del Rey publicará nuevo disco el 18 de septiembre» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  13. a b (Ingelesez) «Lana Del Rey» GRAMMY.com 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  14. (Ingelesez) Spanos, Brittany; Spanos, Brittany. (2019-07-31). «Lana Del Rey Announces 'Norman F-cking Rockwell' Release Date, Track List» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  15. (Gaztelaniaz) LOS40. (2019-01-02). «Lana del Rey ya ha terminado su nuevo disco y lanzará single el 9 de enero» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  16. (Ingelesez) Bloom, Madison. «Lana Del Rey Reveals New Poetry Book and Spoken Word Album Release Dates» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  17. «LANA DEL REY» Lana Del Rey (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  18. (Ingelesez) «Lana Del Rey’s “eclectic and honest” new album is out this month» The FADER (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  19. (Ingelesez) «Gold & Platinum» RIAA (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  20. (Ingelesez) «Lana Del Rey: 'I was sent to boarding school age 14 to get sober'» NME 2012-09-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  21. «Deconstructing Lana Del Rey» Spin 2012-01-30 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  22. «WebVoyage Titles» cocatalog.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  23. (Ingelesez) «Another early album from Lana Del Rey leaks online?» NME 2012-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  24. «LISTEN: Unheard Lana Del Rey Album Leaks Online - Celebrity Gossip, News & Photos, Movie Reviews, Competitions - Entertainmentwise» web.archive.org 2012-06-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  25. (Ingelesez) Nissim, Mayer. (2012-06-01). «Lana Del Rey's May Jailer album leaks» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  26. (Ingelesez) Lana Del Rey’s first album ‘Sirens’ leaks - The Strut. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  27. «Williamsburg Live Songwriter Competition 2006 (WLSC 2006): Prizes» web.archive.org 2007-10-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  28. «Why Lana Del Rey’s First Album Disappeared | MTV Hive» web.archive.org 2014-04-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  29. a b (Ingelesez) Sowray, Bibby. «Lana Del Rey» British Vogue (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  30. «Paradise Lost: An interview with Lana Del Rey – Electronic Beats» web.archive.org 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  31. (Ingelesez) Nast, Condé. «5 Things You Didn’t Know About Lana Del Rey» Vogue (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  32. (Ingelesez) «Stranger Records» Stranger Records 2013-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  33. (Ingelesez) «Love, the law, and Lana Del Rey» BBC News 2012-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  34. «Lana Del Rey to Release Interscope Debut January 2012 | Billboard.com» web.archive.org 2011-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  35. (Ingelesez) Dobbins, Amanda. «Meet Lana Del Rey, the New Singer Music Bloggers Love to Hate» Vulture (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  36. «MTV Buzzworthy Blog – New Video: Lana Del Rey, ‘Blue Jeans’» web.archive.org 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  37. (Ingelesez) Langshaw, Mark. (2011-12-22). «Lana Del Rey debuts 'Off to the Races' video» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  38. (Ingelesez) «Lana Del Rey's 'Video Games' lands a prime spot on CW's 'Ringer' - Is she officially mainstream now?» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  39. (Gaztelaniaz) «Lana Del Rey: nostálgico videoclip de ‘Carmen’ (y aparición en Buenafuente)» Binaural 2012-04-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  40. «Lana Del Rey Sings “Video Games” On Amsterdam’s ‘DWDD’» idolator 2011-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).[Betiko hautsitako esteka]
  41. (Ingelesez) Phillips, Amy. «Watch Lana Del Rey Perform "Video Games" on "Later With Jools Holland"» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  42. (Ingelesez) Glazer, Eliot. «Watch Lana Del Rey Perform ‘Video Games’ Live at Bowery Ballroom» Vulture (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  43. «Lana Del Rey | MTVLA» web.archive.org 2012-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  44. (Ingelesez) Millar, Paul. (2011-11-27). «Lana Del Rey announces debut album title» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  45. (Ingelesez) Phillips, Amy. «New Lana Del Rey: "Born to Die"» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  46. (Ingelesez) «Lowest record sales on Official Album Chart in 17 years» BBC News 2012-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  47. «Official Chart Analysis: Lana Del Rey album sells 117k, 43% digital | News | Music Week» www.musicweek.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  48. «Critic Reviews for Born to Die at Metacritic» web.archive.org 2012-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  49. (Ingelesez) «Watch: Lana Del Rey - Born To Die» Clash Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  50. (Ingelesez) «Lana Del Rey Goes Big-Budget in 'Born To Die' Video» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  51. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-09-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  52. (Ingelesez) «Lana Del Rey already has a new album planned for 2020» The Independent 2019-08-30 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  53. (Ingelesez) Bloom, Madison. «Lana Del Rey Teases New Song “Tulsa Jesus Freak”» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).

Kanpo estekak

aldatu