[go: up one dir, main page]

Krater aintzira eraketa geologiko bat da, oinarrian, sumendi baten galdaran eratutako aintzira bat edo maar bat. Kraterrak euritik jasotzen duen ura lurruntzen edo iragazten dena baino gehiago denean eratzen da krater aintzira. Sumendiaren kraterra baldin bada, ezinbestekoa izango da lehenengo sumendia denbora batez inaktibo egotea; eta talka krater batean ere era daiteke krater aintzira.

Irazu sumendia, Costa Rica
Cuicocha, Ekuador
Kraterreko aintzira, Oregon
Pinatubo sumendiaren 1991ko eztandaren ondoren eratutako aintzira. Filipinak.

Ezaugarriak

aldatu

Krater aintziretako batzuek ur azido edo gaziak dituzte, sumenditik jariatzen diren sufrearengatik eta beste mineral batzuengatik (hala ere, inaktibotzat hartzen da). Halakoa da, adibidez, Ngoro Nogoroko kraterreko aintzira, oso alkalino eta gazia baita. Beste batzuk oso azidotasun edo gazitasun urrikoak dira, eta ur geza dute.

Sumendi batzuetan, urek termaltzat hartzeko adinako aktibitatea dute.

Krater aintzira bolkanikoak

aldatu

Krater aintzira meteorikoak

aldatu
 
Beste mundu batzuetan ere izan litezke krater aintzirak. Irudian, Saturno planetaren ilargi nagusia den Titanen egon litekeen baten irudikapen artistikoa
 
Bosumtwi aintzira, Ghanan, jatorri meteorikokoa.

Kanpo estekak

aldatu