Koriolano Obertura
Koriolano Obertura op. 62 (alemanez Ouvertüre Coriolan) 1807an Ludwig van Beethovenek sortutako lan bat da. Askotan esan izan da William Shakespearen Koriolano izeneko lanean oinarritu zela konposatzaile alemaniarra, baina, benetan, Heinrich Joseph von Collinek idatzitako izen bereko tragediarako idatzi zuen.
Koriolano Obertura | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1807 |
Argitaratze-data | 1808 |
Izenburua | Ouvertüre zum Trauerspiel "Coriolan" von Heinrich Joseph von Collin |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Tonoa | Do minor |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Coriolan (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Argumentu nagusia | Gaio Martzio Koriolanoa |
Obertura honen egitura eta gaiek, oso modu orokorrean jarraitzen dute lana. Gai nagusiak, do minor tonalitatean, modu ilunean, Koriolanok Erroma inbaditzea erabakitzen duen zatia irudikatzen du, eta Mi bemol nagusian idatzitako gaiaren leuntasunak, bere amak, halakorik ez egiteko erregutzen dion zatia irudikatzen du. Koriolanok, amore ematen du bere amaren erreguaren aurrean, baina bere aliatu ziren bere antzinako etsaiak, erabaki horregatik haserretu eta Koriolano hiltzen dute.
Grabazioak
aldatuObertura honen hoberen onarturiko grabazioetako bi, Wilhelm Furtwänglerrena Berlingo Orkestra Filarmonikoa zuzentzen 1943an eta Fritz Reinerrena Chicagoko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen, 1959an dira. Bi grabazio hauetako bate ere ez ditu Beethovenek eginiko denbora oharrak jarraitzen.
Beste grabazio garrantzitsu batzuk, Herbert von Karajanena Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin, Karl Böhmena Vienako Orkestra Filarmonikoarekin, Karlos Kleiberrena Bavariako Estatu Orkestrarekin eta Bruno Walterrena Kolunbiako Orkestra Sinfonikoarekin dira.