[go: up one dir, main page]

Koltur Faroe uhartetan dauden hemezortzi uhartetako bat da. Norvegiako itsasoan dago.

Koltur
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKolturshamar (en) Itzuli
Garaiera478 m
Motauharte
Azalera2,5 km²
Geografia
Map
Koordenatuak61°59′21″N 6°58′35″W / 61.9891°N 6.9763°W / 61.9891; -6.9763
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daFaroeak
Region of the Faroe IslandsStreymoy
Municipality of the Faroe IslandsTórshavn Municipality
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaFaroeak

Etimologia

aldatu

Koltur izena "zaldiko" bezala euskaratu daiteke. Ondoan, bestetik, Hestur uhartea dago, honekin oso lotuta, eta bere izena euskaraz "zaldia" da.[1]

Ezaugarriak

aldatu

Uhartearen puntu garaiena Kolturshamar mendia da (478 m). Zabalera osoa 2,31 km²koa da.

Faroeetan Koltur jendeztatua dagoen uharte txikiena da. Orain urte batzuk etsaiak ziren bi familia bizi ziren, 50 pertsona inguru; haien artean ez zuten inongo komunikazioarik izaten. Uhartean herrixka bakarra dago, Koltur. Joan den mendeko larogeigarren hamarkadan biztanle guztiek uharte utzi zuten.

Geroztik bakarrik bi pertsona itzuli ziren. Kirkjubøur herritik Patursson familia 1994an itzuli zen. Haien helburua eraikin batzuk berreskuratzea eta uhartean berriro ere abeltzaintza sartzea. Halaber, turismoa landu nahi zuten. Paturssonek eragindako berrikuntzekin batera portu txiki bat sortu zen baina ez dago ferryrik. Uhartera joateko astean hiru aldiz helikoptero bat dago.

Hegaztientzako inguru garrantzitsua

aldatu

Uhartearen kostaldeko zatirik handiena BirdLife Internationalek hegaztien gune garrantzitsu gisa identifikatu du,[2] bereziki hegaztientzako ugalketarako gune gisa, batez ere espezie hauentzat: Ekaitz-txori txikiak (5000 bikote), Lanperna-musuak (20.000 bikote) eta Martin hegalzuriak (50 bikote).

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koltur