Kelp
Kelp itsas belar mota bat da, batez Nereocystis, Laminaria, Macrocystis, Pelagophycus eta gisako alga generoei ematen zaren izena orokorra. Alga arreen Laminariales ordena osatzen dute.
Kelp | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Azpierreinua | Harosa |
Filuma | Ochrophyta |
Klasea | Phaeophyceae |
Ordena | Laminariales |
Azpibanaketa | |
Multzo handitan hazten dira, itsasoaren azaletik hurbil batez ere. Itsas hondoko haitzei lotuta egon ohi dira, eta askok aire-puxikak dituzte ur gainean egoteko. Kelp asko industrian erabiltzen dira, iodoa ateratzeko edo ongarriak egiteko.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Migula, W.. (1909). Kryptogamen-Flora von Deutschland, Deutsch-Österreich und der Schweiz. Band II. Algen. 2. Teil. Rhodophyceae, Phaeophyceae, Characeae. Gera: Verlag Friedriech von Zezschwitz, i-iv, 1–382, 122 (41 col.) pls or..