Julius Oppert
Julius Oppert (Hanburgo, 1825eko uztailak 9 – Paris, 1905eko abuztuak 21) alemaniar jatorriko eta frantziar nazionalizatutako historialari, hizkuntzalari eta filologo bat izan zen, antzinako Asiriaren historian aditua.
Prestakuntza
aldatuJudu jatorriko familia batean jaioa, Heidelberg, Bonn eta Berlinen ikasi ondoren Kielgo Unibertsitatean graduatu zen 1847an, hurrengo urtean Frantziara abiatuz, non Laval eta Reimsen alemana irakasten aritu zen. Bere interesak ekialdeko ikasketetara zuzenduta zeuden, Alemanian ikasi zuen bitartean jada horiei buruz aurrerapen handiak egin zituelarik.