Juan Bautista de Poza
Juan Bautista de Poza Olaeta (Bilbo, 1588 – Cuenca, Peruko Erregeorderria, 1659) bizkaitar teologo eta filosofo jesuita izan zen. Latina menderatzen zuen arren filosofia, teologia eta idatzi sakratuak gaztelaniaz irakasteko eskubidearen aldekoa izan zen.
Juan Bautista de Poza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Bautista de Poza |
Jaiotza | Bilbo, 1588 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Cuenca (Ekuador), 1659ko otsailaren 6a (70/71 urte) |
Familia | |
Aita | Andrés de Poza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania latina euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, filosofoa eta idazlea |
Izengoitia(k) | Iohannnis Andreae de Pazo |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Biografia
aldatuAita Andrés de Poza eruditua izan zuen. Alcalá de Henaresen nobiziotza egin ondoren, Madrilen, Alcalán eta Murtzian aritu zen irakasle. Hainbat gai aztertu zituen: teologia, mariologia, filosofia, medikuntza, geometria edota geografia. Libururik ospetsuena Práctica de ayudar a bien morir izan zen, hamabi hizkuntzetara itzuli zutena. Andre Mariari buruzko Elucidarium Deiparae (Lyon, 1627) idatzi eta Inkisizioak Index librorum prohibitorum zerrenda sartu zuen heresiaren akusaziopean. Horren ondorioz, bere katedra galdu eta Amerikara erbesteratu zuten.
Novatores izeneko taldeko aurrekaritzat hartzen dute.
Lanak
aldatu- Práctica de ayudar a bien morir, Madril, 1648.
- Assertiones philosophicae, et medicae recitative propositae circa corpora quae condita fuissent cum perfectionibus intrinsecis originariae iustitiae
- Memorial a los Iuezes de la verdad, y Doctrina. Porque aviendo llegado a esta Vniversidad de Salamanca vnos papeles muy pios, y catolicos, acerca de la autoridad de los Doctores,algunos los han depravado, añadiendo, y quitando clausulas, o palabras de los verdaderos exemplares segun, y como lo hizieron muchos de quien haze mêcion la sexta synodo, Bartzelona, 1626.
- Rhetoricae compendium (Madril, 1615)
- Elucidarium Deiparae (Lyon, 1627.
- Primeras lecciones que por la cátedra de placitis philosophorum y por las de los maestros ausentes hizo en la primera fundación de los Reales Estudios del Colegio Imperial de la Compañía de Jesús en Madrid, (Madril, 1629).
- Su respuesta a la Geometria especulativa y practica de los planos y solidos, que importunio el P. José Zaragoza, 1673
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.