[go: up one dir, main page]

Jose Mari Espartza

Tafallako editorea espainiarra
Jose Mari Esparza» orritik birbideratua)

Jose Mari Espartza Zabalegi[1] (Tafalla, 1951ko azaroaren 23a -) Euskal Herriko idazle eta editorea da, Txalaparta argitaletxea sortu eta zuzendu du 1988tik 2023ra arte.[2]

Jose Mari Espartza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Mari Espartza Zabalegi
JaiotzaTafalla1951ko azaroaren 23a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeditorea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Txalaparta
KidetzaAltaffaylla

Inguma: jose-mari-esparza-zabalegi
Artikulu hau Tafallako editore eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza».

Hainbat elkarteren sorkuntzan parte hartu du, hala nola, Merindad Kultura Elkartea, Altaffaylla Kultur Taldea, eta Nafarroako Ondarearen defentsarako plataforma.[2]

Ehunka artikulu eta 30 liburu inguru idatzi ditu bakarka edo beste egilerekin batera. Esaterako, Navarra 1936. De la Esperanza al Terror  (Nafarroa 1936. Itxaropenetik izura), memoria historikoaren lan mugarria.[2]

Biografia

aldatu

Espartza tafallarrak Iruñeko salestarren ikastetxean ikasi zuen.[3] Frankismo garaitik prentsa munduan aritu izan da, bai langileen alde bai diktaduraren kontrako militantzian; Merindad Kultura Elkartea sortu zutenetako bat da.

Bere herriari lotutako ekimen ugaritan parte hartu du, bai politikagintzan (udaleko zinegotzia izan zen Agrupación Electoral Popularrekin eta HBrekin), bai historia eta istorioen ikerketan, Altaffaylla Kultur Taldea sortuz. 1989tik editore lanean dihardu, eta berak sortutako Txalaparta argitaletxea, Euskal Herriko inportanteenetakoa, jaioterrian kokatzearen aldeko apustua egin zuen.[4]

Azken urteetan, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma bultzatzen ibili da;[5] ezker abertzalearen ekimenetan ere parte hartu du, egoera politiko berriak bilatzeko dinamiketan laguntzeko asmoz.[6][7]

« Tafalla mota askotako muga lekua da: Ager eta Saltus Vasconum artekoa; hizkuntza-muga; harriaren eta adobearen arteko muga; olibondoa (Olibardia) eta iratzea (Iratxeta) musukatzen diren lekua; muga militarra, bai arabiarrekin, bai liberalekin XIX. mendean, eta gaur egun baita muga politikoa ere: NATOri bai ala ez esan zietenen arteko muga izan zen, eta 2019tik, EH Bilduko alkatea dugu Tafallan. »

Jose Mari Espartza[2]


Euskalduna bada ere, bere idazki gehienak espainieraz argitaratu ditu; hala ere, bi liburukitan egin zuen bere herriaren historia mardul eta eredugarria bi bertsiotan argitaratu zuen: euskaraz eta erdaraz. Liburu asko Tafallari eta Nafarroaren ikuspegi "ez ofizialaren" ezagutzaren zabalkundeari buruzkoak dira.

Beste zenbait liburutan parte hartu du, ezagunena Navarra 1936. De la esperanza al terror (Altaffaylla, 1986) liburua, non koordinatzaile lana egin zuen; liburuak Frankismoak Nafarroan hil zituenen ikerketan eta oro har urte horietako memoria historikoaren berreskurapenean mugarria izan da.

Liburuez gain ehunka artikulu eta kolaborazio idatzi izan du, bai hedabide nagusi batzuetan (Egin, Gara, Diario de Noticias...) bai Tafallaldeko berriak jasotzen dituzten Merindad, La Voz de la Merindad, Letras e Ideas eta Gure liburuak.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Oro har berak sinatutako lanetan Esparza Zabalegi idazten du, hau da lehen deitura normalizatu gabe eta bigarrena normalizatuta. Hala ere, euskaraz Espartza grafia normalizatuan ere aurki daiteke, adibidez Euskaltzaindiaren webgunean edota Sustatun.
  2. a b c d Ilintxeta, Reyes. (2023-01-14). «"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. a b «Esparza Zabalegui, José María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
  4. Eslava, Ana. (2018). ««Gainontzekoak ez zirelako ausartu lortu genuen egile handien lanak argitaratzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  5. Nafarroako erlijio tokiak, norenak? Jardunaldi arrakastatsua – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  6. Hay condiciones para cambiar de escenario bideoa.
  7. Ahí se queda Lerín, Rebelión webgunea.
  8. Liburua[Betiko hautsitako esteka] Txalapartaren webgunean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu