[go: up one dir, main page]

Jean-Michel Jarre

frantziar musikagile eta ekoizle

Jean-Michel André Jarre (1948ko abuztuaren 24a, Lyon) frantziar musikagile eta ekoizle bat da. Nagusiki musika elektronikoa landu du. Maurice Jarre zinemako soinu banda sortzaile eta musikagile ospetsuaren semea da. Bere mega-kontzertuetan entzuleen errekorrak hautsi ditu.

Jean-Michel Jarre

(2016)
President of CISAC (en) Itzuli

2013ko ekaina - 2020ko maiatza - Björn Ulvaeus
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Michel André Jarre
JaiotzaLyongo Laugarren Barrutia1948ko abuztuaren 24a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaMaurice Jarre
AmaFrance Pejot
Ezkontidea(k)Charlotte Rampling  (1978 -  1998)
Anne Parillaud  (2005eko maiatzaren 12a -  2010eko azaroa)
Gong Li  (2019 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Lycée Michelet, Vanves (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Zientzietako doktorea
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, estudioko musikaria, teklatu-jotzailea, multi-instrumentalist (en) Itzuli, disko-ekoizlea eta keytarist (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakPierre Soulages, Michel Legrand, John Barry, Serge Gainsbourg, Ennio Morricone eta Maurice Jarre
Genero artistikoaambient music (en) Itzuli
Musika instrumentuaelectronic keyboard (en) Itzuli
laser harp (en) Itzuli
gitarra
pianoa
sintetizadorea
organoa
piano accordion (en) Itzuli
baxua
Theremina
DiskoetxeaDisques Dreyfus
Epic Records
Polydor Records

jeanmicheljarre.com
IMDB: nm0418882 Allocine: 35795
Facebook: jeanmicheljarre Twitter: jeanmicheljarre Instagram: jeanmicheljarre MySpace: jeanmicheljarre Youtube: UCYF-QxHI0RAuQqNzZpvvPBw Souncloud: jeanmicheljarre Spotify: 5MhLmv7GgyjbxGqiIGasvT iTunes: 165762951 Last fm: Jean-Michel+Jarre Musicbrainz: 86e2e2ad-6d1b-44fd-9463-b6683718a1cc Songkick: 266428 Discogs: 209415 Allmusic: mn0000230593 Deezer: 2047 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Kontrapuntu, fuga eta harmoniako ikasketak egin zituen Parisko Kontserbatorioan. 1968an musika esperimentala egiten zuen GRM taldean sartu zen, eta musika elektroakustikoaren teknikak ikasi zituen Pierre Shaefferrekin. 1969an kaleratu zuen bere lehen diskoa, The Cage, eta hurrengo urtean Aor balletaren musika egiteko deitu zioten Parisko Operatik. 1972an kaleratu zuen bigarren diskoa, Deserted Palace. Oxigene diskoa (1976) lehen postuetara iritsi zen munduko zerrendetan, eta arrakasta bera izan zuen Equinoxe lanak (1978) ere. Urte berean Peter Fleischmannen The Illness Of Hamburg filmaren musika egin zuen, eta 1979an Peter Weirren Gallipoli filmarena. Urte bereko uztailaren 14an Pariseko Place de la Concorden eman zuen kontzertuan milioitik gora entzule izan zituen. Magnetic Fields (1980) diskoak nolabait ere aurreko lanarekiko etena ekarri zuen. Bera izan zen, Maoren ondoko Txinan, Pekinen eta Shanghain, kontzertuak eman zituen mendebaldeko lehen musikaria (1982); hurrengo urtean, 1983an, kaleratu zen The China Concerts. Zoolook (1984) diskoa urteko album instrumental onena izendatu zen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan. Milioi eta erdi entzule izan zituen Houstonen ehungarren urteurrena, eta NASAren hogeita bosgarrena ospatzeko eman zuen kontzertuan. Revolutions diskoa (1988) arabiar munduarekiko topaketa bat da. 1990ean Waiting For Cousteau kaleratu zuen, ozeanografo famatuaren omenez, eta 1993an Images. Garai bateko arrakasta bera ez badute ere, Jarreren diskoak bost kontinenteetan saltzen dira oraindik ere.

Diskografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu