Janet Devlin
Janet Maureen Aoife Devlin (Gortin, Tyrone konderria, 1994ko azaroaren 12a- ) pop abeslari irlandarra da[1].
Janet Devlin | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gortin, 1994ko azaroaren 12a (29 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
janetdevlin.com | |
Biografia
aldatuAquinas eta Pat Devlinen lau seme-alabatatik gazteena da. Eskolan eta Omagh inguruko tabernetan hasi zen abesten eta ondoren Youtuben bideoak jarri zituen zituen. Bideo hauetako batzuk mundu mailan ikusiak izan ziren[2].
X Factorrekin arrakasta
aldatuArrakasta 2011 urtean iritsi zitzaion, 17 urte zituela[3], The X Factor musika saioan lehiatzekoa aukeratua izan zenean[4]. Bosgarren egin zuen arren bere cover-ek sona handia izan zuten, adibidez, Time after time, Hallelujah, Friday I'm in Love, Numb... 2012an X Factor Live Tour zuzeneko biran hartu zuen parte eta Erresuma Batuan eta Irlandan zehar kontzertu ugari eman zituzten[5].
Diskoak
aldatuX Factorren bira amaitu eta ordu gutxitara bere diskoa prestatzeari ekin zion. Berak idatzi eta konposatu zituen diskoko abesti guztiak eta diskoa grabazterako 25 abesti eginak zituela esan zuen elkarrizketa batean. 2013an atera zen Hide & Seek diskoa[6]. Urte bereko abuztuan Nothing Lost EPa atera zuen.
2014an bigarren diskoa atera zuen, Running with Scissors izenekoa. House of Cards, Creatures of the Night eta Whisky Lullabies (Suantraí Meisciúil irlanderaz) abestiek eta bideoklipek arrakasta handia izan zuten. Hurrengo urteetan EPak atera zituen.
Hirugarren disko luzea Confessional izenekoa izan zen eta 2019ko irailaren 27an argitaratu zuen[7]. Aurreneko bi singleak "Confessional" eta "Saint of the Sinners" izan ziren. 2021. urtean It's Not That Deep EPa atera zuen, 3 abestiz osaturik dagoena[8].
Diskografia
aldatu- Hide & Seek (2013, Pledge Music)
- Nothing Lost (2013, Pledge Music) - EP
- Running with Scissors (2014, Insomnia Music)
- Duvet Daze (2014, Insomnia Music) - EP
- December Daze (2015, Insomnia Music) - EP
- Little Lights (2016, Insomnia Music) - EP
- Confessional (2019, Insomnia Music)
- It's Not That Deep (2021, Insomnia Music) - EP
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Birthday girl Janet Devlin back on form after a tough week» BelfastTelegraph.co.uk ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ (Ingelesez) «Janet Devlin» www.stageit.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «The X Factor - Janet Devlin» web.archive.org 2012-06-21 (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ (Ingelesez) Goodacre, Kate. (2011-11-17). «'X Factor's Frankie not joining tour» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ (Ingelesez) Corner, Lewis. (2012-11-08). «Janet Devlin announces new record deal» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ (Ingelesez) «Janet Devlin - Confessional» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ (Ingelesez) AmplifyMM. (2021-12-12). JANET DEVLIN Releases New EP 'It's Not That Deep'. (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala