[go: up one dir, main page]

Jacques Anquetil

txirrindulari frantziarra

Jacques Anquetil (Mont-Saint-Aignan, Itsas Sena, 1934ko urtarrilaren 8a- Rouen, Itsas Sena, 1987ko azaroaren 18a) txirrindulari frantziarra izan zen. Txirrindularitzako historiako onenetako bat adituen ustean.

Jacques Anquetil

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Eugène Ernest Anquetil
JaiotzaMont-Saint-Aignan1934ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaRouen
La Neuville-Chant-d'Oisel
HeriotzaRouen1987ko azaroaren 18a (53 urte)
Hobiratze lekuaQuincampoix
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Bic 1967-1969
Ford France-Hutchinson 1965-1966
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop 1962-1964
Helyett-Hutchinson 1959-1960
 
Posizio edo espezialitateaetapakako lasterketa
routierra
Pisua70 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

Maître Jacques, Monsieur Crono eta L'Enfant Roi ezizenez ezaguna, Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen lehen txirrindularia izan zen (1957, 1961, 1962, 1963 eta 1964). Horretaz gain, bi Italiako Giro eta Espainiako Vuelta bat ere eskuratu zituen, aldi berean, hiru itzuli haundietan garaitzen lehena izan zelarik, non 23 etapa garaipen lortu zituen (Tourrean 16 etapa, Giroan 6 etapa eta Vueltan etapa bat).

Erlojupeko etapetan espezialista, munduko orduko errekorra gainditu zuen 1956an, eta bederatzi aldiz gailendu zen Nazioen Sari Nagusian.

Bizitza

aldatu

Igeltsero baten eta etxekoandre baten semea, Anquetilek bere tornulari lana utzi eta txirrindularitzari buru-belarri ekin zion 1952an, urte horretan Normandiako eta Frantziako Txapelketa irabazi zuelarik amateur mailan, baita brontzezko domina ere Helsinkiko Olinpiar Jokoetako taldekako errepideko proban. 1953an txirrindulari erdi-profesional bihurtu zen, Nazioen Sari Nagusia irabaziz, denera bederatzi aldiz irabazi zuena, 1953tik 1958ra, eta 1961, 1965 eta 1966an.

1956an orduko errekorra gainditu zuen 46,159 kilometroko markarekin, aurreko errekorra 14 urtez mantendu zuen Fausto Coppiri kenduta. Urte berean Frantziako jazarpen txapelduna izan zen.

1957an, 23 urte zituela, bere lehen Frantziako Tourra irabazi zuen, bere debuta izan zen lasterketan. Edizio horretan 15 minutuko aldea lortu zuen eta lau etapa irabazi zituen. Erlojupeko etapetan izan zuen trebetasunak 'Monsieur Crono' ezizena eman zion.

Hiru urtez Tourrean garaipenik lortu gabe egon ondoren, berriro irabazi zuen 1961ean hurrengo urteetan ere, 1964 arte. Tourra bost aldiz, horietako lau aldiz jarraian, irabazi zuen lehen txirrindularia izan zen. Espainiako Vuelta irabazi ondoren, 1963an, hiru Itzuli handiak irabazi zituen lehen txirrindularia izan zen.

Ez zuen Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabaztea lortu, sei aldiz lehen hamarren artean geratu zen arren. 1966an lortutako bigarren postua, Ortzadar elastikoa lortzetik gertuen egon zen.

1969an lehiaketa utzi ondoren, txirrindularitzarekin lotuta jarraitu zuen lasterketa antolatzaile baita irrati eta telebista esatari lanetan. Frantziako talde nazionaleko zuzendaria ere izan zen.

1987an hil zen, 53 urte besterik ez zituela, bost hilabete lehenago diagnostikatu zioten urdaileko minbiziaren ondorioz.

Tourraren menperatzaile

aldatu
 
Anquetil eta Poulidor 1964ko Tourrean

Anquetil, Frantziako Itzulian bost garaipen lortu zituzten beste txirrindulari handi batzuk bezala, Tourarren nagusi bihurtu zen, bere nagusitasuna 1957 eta 1964 artean zabalduz. Louison Bobeten lekukoa hartuz (1953, 1954 eta 1955eko irabazlea), lehia estua izan zuen Federico Martín Bahamontes eta Charly Gaul bezalako aurkariekin lehiatu zen (bata zein bestea eskalatzaile handiak), baina, batez ere, Raymond Poulidor izan zen bere arerio nagusia, Anquetilen menpean Betiereko bigarrena bihurtuko zena.

Gino Bartali eta Fausto Coppiren kasuan bezala, hamar urte lehenago Italiako gizartea bataren eta bestearen aldekoen artean banatu zuen moduan, Anquetil (bere buruari egindako negoziatzaile azkarra) eta 'Pou-Pou' (Frantziako landari lotutako korrikalari kementsua) norgehiagoko sutsu baten protagonistak izan ziren Frantziako errepideetan.

 
Château Anquetil

Alde horretatik, bi txirrindularien arteko kontrastea (bai errepideetan, bai errepidetik kanpo) ezin nabarmenagoa izan zen. Poulidorren irudi soilaren aurrean, Anquetil benetako bon vivant bat zen, bere mahastietako ardoaren zalea, bereziki garagardoarena, eta batez ere mahai onarena (ostrak bezalako jakiak barne). Izan ere, lehiatzen ari zen asteetan ere ez zieten honelako gozamenei muzin egiten. Adibidez, kartetan jolasten zen gaueko ordu txikiak arte bere taldekideekin, inplizituki onartuz, urte haietan nazioarteko tropelean ohikoa zen praktika bat: anfetaminen kontsumoarena hain zuzen.

Bere bizitza pertsonala ez zen batere ohikoa izan: Normandiako jaioterrian erosi zuen luxuzko gaztelu historiko batean bizi zen. Ez bakarrik bere laguna Jeaninerekin, baizik eta azken honen alaba zen Annierekin harreman bat izan zuen (Annierekin, haur baten aita izan zen: Sophie), eta geroago bere semeorde Alainen emaztearekin, beste seme bat izan zuen (Christophe).

Palmaresa

aldatu

1953

1954

1955

1956

1957

1958

1959

1960

1961

1962

1963

1964

1965

1966

1967

1968

1969

Sailkapen orokorra Itzuli garrantzitusuenetan

aldatu
Itzuli Handia 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969
  Italiako Giroa 2. 1. 2. 1. 3. 3.
  Frantziako Tourra 1. UT 3. 1. 1. 1. 1 UT
  Espainiako Vuelta UT 1.
  Munduko Txapelketa 6. 9. 9. 13. 15. 14. 7. 2. 11. 40.
Beste Itzuliak 1952 1953 1954 1955 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969
Paris-Niza 7. 1. 10. 11. 1. 1. 6. 1. 1. 16. 10. 3.
Kataluniako Volta 2. 1.
Euskal Herriko Itzulia X X X X X X X X X X X X X X X X X 1.
Romandiako Tourra 8. 10.
Dauphine Libere 13. 12. 1. 1. X X 4.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
X Ez zen jokatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Roger Walkowiak
Frantziako Tourraren irabazlea
1957
Ondorengoa
Charly Gaul


Aurrekoa
Gastone Nencini
Frantziako Tourraren irabazlea
1961, 1962, 1963 eta 1964
Ondorengoa
Felice Gimondi