[go: up one dir, main page]

Isaac Xubín (Coruña, 1978ko uztailaren 9a) galiziar idazle eta itzultzailea da.

Isaac Xubín

(2013)
Bizitza
JaiotzaCoruña1978ko uztailaren 9a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaVigoko Unibertsitatea
IES Sánchez Cantón (en) Itzuli
Hizkuntzakgaliziera
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta itzultzailea
Jasotako sariak

Biografia

aldatu

Haurtzaroan eta gaztaroan zenbait lekutan bizi izan zen: Espinosa de los Monteros, Astorga, Xixon, Coruña eta Pontevedra[1]. Lehen urteotako sorlekuaren ausentziak, eta amaren jaioterria izandako Xubín inguruan (Oleirosko Udala) igarotako udaldiek, arrasto nabarmena utzi dute bere biografian, inguru haren izena hartzeraino literaturarako goitizen modura.

Coruñan igaro zituen urteetan salestarrekin[2] izandako harremanak arrastoa utzi zion, eskola hartan jaso baitzuen hizkuntzarekiko eta galiziar kulturarekiko konpromisoa. Pontevedra hirian Sanchez Canton Institutuan egin zituen ikasketak, eta han idatzi zituen lehen literatura testuak. Hiri hartan hasi zen errugbian jokatzen ere, Mareantes RCP taldean, eta kirol honek arrastoa utzi zuen bere bizitzan zein literaturan. 2012tik 2016ra arte Praza Publica egunkari digitalean errugbiari buruzko blog bat idazteaz gain, O Salmon Oval aldizkariaren hiru zenbakiren editorea ere izan zen, 2015ean.

Vigoko Unibertsitatean Galiziar Filologian lizentziatu ondoren, Euskal Herrira heldu zen euskara ikastera, lehenik Bilbora eta ondoren Gasteizera. Euskara ikasteak euskaratik galegorako itzultzaile oparoena bihurtu dute, eta hainbat sari eta aitortza jaso ditu egindako lana nabarmenduz.

2009 eta 2012 urteen artean, Galiziako Hizkuntza eta Kulturari buruzko irakurletzaren ardura izan zuen College Cork Unibertsitatean, Martin Veiga poetaren zuzendaritzapean.

Redes Escarlata ekimeneko kidea da.

Bere lanetan ohikoak dira bidaiak, hizkuntzak, kirola eta gastronomia.

Errealitate hauen isla eta aztarna ugari ageri da sortzen dituen testuetan barrena, batean eta bestean uztartzen dira, eta bere lana testu bateratu baten modura eraikitzen dute, izan poesian, narratiban zein saiakeran.

Argitalpenak

aldatu
 
Libraría Paz de Pontevedra.

Poesia

aldatu

Narratiba

aldatu

Saiakera

aldatu
  • Dicionario galego-euskara hiztegia. (2011). Universidade de Vigo.

Itzulpenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu