Irail
<< | Iraila | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | ||||||
2024 |
Iraila, halaber buruila (Lap. eta Naf.), gaur egun batzuetan agorra (Gip.), gregoriotar egutegiaren urteko bederatzigarren hila da eta hogeita hamar egun ditu.
Irailaren 21ean, ipar hemisferioan udazkena hasten da, eta hego hemisferioan udaberria; urteko bi ekinokzioetako batekin. Euskal kostaldean marea biziak izateko garaia ere izaten da.[1] Egutegi zibilean, ikasturtearen hasiera ere bai.
Izena
aldatuEuskara batuan irail forma finkatu da, ira edo iratzearen hila da etimologikoki. Buruil forma ere Euskaltzaindiaren Hiztegoan jasoa dago (zubereraz, bürüil).[2] Hain zuzen ere, iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak erabili zuen forma Buruilla izan zen.
Beste izen batzuk ere jaso dira euskaraz: setemere (Zuberoa), agorra (Gipuzkoa), urria (Bizkaia, Nafarroa).
Setemere eta antzekoak. Erroma zaharreko egutegian september zeritzon septem (zazpi) zenbakitik, 10 hilabeteko egutegi hartan zazpigarren hilabetea zelako. Erroman bertan egin zen egutegi juliotarrera aldaketa Zesarren garaian, eta bi hilabete gehitu zituztelarik, 9.a bilakatu zen september. Beste hilabete batzuei izena aldatu zitzaien (Quintilis eta Sextilis bilakatu ziren Julius eta Augustus), baina saiakera batzuk izan arren, ez ziren proposamen berriak gailendu september eta ondorengoentzako.[3]
Iraileko tradizioak Euskal Herrian
aldatuHona irailero Euskal Herrian izaten diren ospakizun handietako batzuk:
- Andre Mariaren jai batzuk ospatzen dira irailean, hala nola Arantzazuko Amaren eguna irailaren 9an, edo Arrateko Amaren eguna (Eibar) edo Ama Guadalupekoarena Hondarribian bezpera, 8an.
- Aurrekoarekin honekin lotua, Hondarribian Alardea egiten da, edo bi egiten dira, 1997tik, emakumezkoei desfilatzen uzten dienak, Jaizkibel konpainiaren segizioak, aparteko bidea egiten baitu.[4]
- Iraileko lehen astean San Antolin jaiak egiten dira Lekeition, non Antzar Eguna ospatzen den irailaren 5ean.
- 1924. urtetik, Euskal Jaia egiten da Zarautzen, festa jendetsua.[5]
- Kirol egutegian, Kontxako Estropadak egiten dira iraileko lehen bi igandeetan, traineruen denboraldiko lehia nagusitzat jotzen dena.
- Irail erdialdean, Arabako Errixoako mahats-bilketaren festa egiten da, herri desberdin batean edizio bakoitzean, 1994yik aurrera hamarkadatik aurrera. Urtero, mahatsa zapaldu eta lehenengo muztioa probatu ondoren, Arabako Errioxako ardoen dastatze saioari ekiten zaio.[6]
- Gipuzkoan iraileko igande guztietan Hernio mendiko erromeria egiten da.[7]
- Irail amaieran San Fermin Txiki ospatu ohi da Iruñean.[8]
-
Antzar Eguna Lekeition.
-
Hondarribiko Alardea: emakumeei desfilatzen uzten ez dien desfileko irudia.
-
Hernioko erromeria.
-
Kontxako bandera, Orioko eta Donibaneko afizioak Donostiako kaian.
-
Arrateko Amaren egunean, Eibarko dantzariak elizan.
-
San Fermin Txiki jaietan erraldoiak Iruñeko udaletxeko plazan.jpg
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Marea biziak. Zer dira eta zergatik gertatzen dira?» AZTI 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ «hil/hilabeteen euskalkietako izenak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «Why Does September Come From The Word “Seven”?» Dictionary.com 2021-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ Arratibel Donostia, Ainara. (2008-09-07). «HONDARRIBIKO ALARDEA. Aurten ere berdintasunik ez» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ Zarautz, Udala. «EUSKAL JAIAK 100 URTE!» Zarautz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ Euskadi Basque Country (turismoa), Eusko Jaurlaritza. (2008-08-21). «Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2015-08-30). «Ernio Mendiko Erromeria» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ «Sanfermin txikiak - Planes | Visit Navarra - Web Oficial de Turismo de Navarra» www.visitnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
Kanpo estekak
aldatuWikiztegian orri bat dago honi buruz: irail . |