In the Heat of the Night
In the Heat of the Night 1967ko Norman Jewisonek zuzendutako misteriozko drama filma da, John Ballen izen bereko eleberrian oinarritua.
Filmak bi sekuela izan zituen: They Call Me MISTER Tibbs! (1970) eta The Organization (1971). Telesaila ere sortu zuen: In the Heat of the Night izenekoa, Carroll O'Connor, Howard Rollins, Alan Autry, David Hart, Anne-Marie Johnson eta Hugh O'Connor protagonistak zituena.
Sinopsia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Virgil Tibbs (Sidney Poitier), Philadelphiako poliziaren detektibe afroamerikarra Estatu Batuetako hegoaldeko herri batera doa, ama bisitatzeko asmotan. Heldu bezain pronto, bertoko poliziek atxilotua da, gizon zuri aberats bat hil duelakoan. Haren nortasuna egiaztatzeko, polizia buruak (Rod Steiger) Tibbsen nagusiarekin hitz egin duenean, horrek Tibbsen laguntza eskaini dio, krimena argitzeko. Nahiz eta hasieran arrazakeria dela eta fidatu ez, pixkanaka-pixkanaka Tibbsen kemenak jokabideak aldatu ditu.
Pertsonaiak
aldatuAntzezlea | Pertsonaia |
---|---|
Sidney Poitier | Virgil Tibbs detektibea |
Rod Steiger | Bill Gillespie polizia burua |
Warren Oates | Sam Wood agentea |
Lee Grant | Leslie Colbert andrea |
Larry Gates | Eric Endicott |
James Patterson | Purdy (Deloresen neba) |
William Schallert | Webb Schubert alkatea |
Beah Richards | Mama Caleba (ezizenez, Mrs. Bellamy) |
Peter Whitney | George Courtney agentea |
Kermit Murdock | H.E. Henderson (bankaria) |
Larry D. Mann | Watkins |
Quentin Dean | Delores Purdy |
Anthony James | Ralph Henshaw (afarian) |
Arthur Malet | Ted Ulam (lurperatzailea) |
Scott Wilson | Harvey Oberst (hilketaren susmopekoa) |
Matt Clark | Packy Harrison |
Eldon Quick | Charlie Hawthorne (argazkilaria) |