Imam
Imama[1] (arabieraz: إِيمَان, ʾīmān pluralean أئمة, A'immah; persieraz: امام), Islamaren barruan, komunitateko liderraren izaera duen kargua da, gehienetan meskita bateko errezoen arduraduna eta, beraz, musulmanen komunitatean pisuzko pertsona. Lider izpiritualean antzekoa da, baina es kristauen apaiz edo juduen errabino bezalakoa. Askotan komunitatea meskitako imamarengana joan daiteke galdera erlijiosoen erantzunen bila. Komunitate txikietan beraren liderra ere izan daiteke.
Imam sunnia
aldatuSunnismoaren barruan (musulmanen %90a adar honetakoa da) ez dago klerorik. Esan ohi da bakoitzak bere burua izenda dezakeela imam errezoak egiteko gai baldin bada, eta beti errezo horiek bukatuta kargua alde batera uzten badu. Askotan errezoen aurrean jartzen den pertsona da momentu horretako imama. Sunniek, gainera, imam izendatzen dute erlijioaren sorreran egon ziren hainbat teologo eta juristei. Horien zerrenda honakoa da:
Madhab (Jurisprudentzia Eskolak) | Aqidah (Teologia Eskolak) | Haditharen Zientzia |
Imam Abu Hanifa | Imam al-Ashari | Imam Bukhari |
Imam Malik | Imam Abu Mansur al-Maturidi | Imam Abu Dawood |
Imam Shafi'i | Imam Wasil ibn Ata | Imam Fakhr al-Razi |
Imam Ahmad ibn Hanbal | Imam Muslim |
Imam xiita
aldatuXiismoaren baitan, imam bat ez da soilik Jainkoaren gizaki nagusi gisa aurkezten, baizik eta teologiak normalean Jainkoarentzat bakarrik gordetzen dituen izen, atributu eta egintzetan bete-betean parte hartzen duen norbait bezala. Imamak erdi-erdian dago hala erlijioan nola politikan. Imamiar eta ismailiarrek uste dute hauek Jainkoak berak hautatuak zirela, eta, beraz, pertsona fededunen eredu hobezinak zirela. Gizakia bizitzaren aspektu guztietan gidatzeko gai ziren. Imam hauek ez dute inoiz bekaturik egin, ismah deitzen den hutsezintasunari esker. Jarraitu egin behar zaie, Alak berak hautatu baitzituen horretarako.
Hamabigarrentarrak
aldatuIsmailiarrak
aldatuZaidiarrak
aldatuIsmailismoak gaur egun mota honetako imamak badirela ere sinesten du. Imam horiek Alaren beraren noor edo argia dute, eta beraz guztiak dira Aliren oinordeko eta, aldi berean, Aliren substantzia berekoak. Gaur egungo imam hori Aga Khan IV.a da.