IHOBE
IHOBE Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailari atxikitako erakunde publiko bat da[1]. Ingurumena hobetzearen alde lan egiten du, politika publikoetan ingurumen-irizpideak txertatuz.
IHOBE | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa eta negozioa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Jabea | Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
webgune ofiziala |
2023ean, 59 pertsonak osatzen zuten taldea (43 emakumek eta 16 gizonek), batez beste 48,5 urte dituzte eta % 86k goi-mailako titulazioa[2].
Enpresekin, Administrazio Publikoarekin eta herritarrekin lan egiten du, eta honako palanka hauetan oinarritzen da: Berrikuntza, Digitalizazioa, Proiektuen Kudeaketa Aurreratua eta Lankidetza.
- Jasangarritasunerantz aurrera egiteko politikak sostengatzen ditu.
- Ezagutza eta esperientzien trukea errazten duten sareak eta aliantzak bultzatzen ditu.
- Klima- eta ingurumen-ekintza azkartzeko ikuspegi eta metodologiak proposatzen ditu.
Garapen iraunkorraren irizpideak defendatzen ditu, eta dituen helburuak (2024) hauexek dira
- 1.Helburua. Politika publikoetan ingurumen-jasangarritasuna txertatzea.
- 2.Helburua. Tresnak hedatzea Ekonomia zirkularrari, Klima-aldaketari, Lurzoruaren babesari eta Ingurumen-jasangarritasunari buruzko politiketan.
- 3.Helburua. Ezagutza aplikatuaren transferentzian erreferentea izatea lortzea.
- 4.Helburua. Enpresak, erakunde publikoak eta herritarrak ekintza jasangarrira mobilizatzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ihobe - Ihoberi buruz» www.ihobe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
- ↑ «Ihobe · Memoria 2023» www.ihobe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).