Hortzetako eskuila
Hortzetako eskuila hortzak garbitzeko erabiltzen den tresna da.
American Dental Associationen arabera, hortzetako lehenengo eskuila enperadore txinatar batek sortu zuen 1498an. Hezurrezko kirtena eta txerri-ilez eginiko zurdak zituen. Hala ere, XVII. mendera arte ez zen oso arrunta Mendebaldean. Gainera, Europan, txerri-ilezko eskuilen ordez askoz bigunagoak ziren zaldi-ilezkoak nahiago zituzten.
Hortzetako eskuila nylonezkoak
aldatu1938an Du Pontek nylonezko zurdak zituzten hortzetako eskuilak merkaturatu zituen. Material sintetiko hau animalien ileak baino askoz higienikoagoa da, ez du infekziorik sortzen eta. Hala ere, hasierako nylonezko eskuilak oso desatseginak ziren, eta 1950eko hamarkadara arte Du Pontek ez zituen nylon bigunezko eskuilak merkaturatu.
Hortzetako eskuila elektrikoak
aldatu1959an Squibb Pharmaceuticalek hortzetako lehenengo eskuila elektrikoa aurkeztu zuen. Geroxeago, General Electricek kablerik gabeko eta pilaz elikatutako eskuila elektrikoa sortu zuen.
1987an Interplak hortzetako eskuila elektriko birakorra merkaturatua izan zen.