[go: up one dir, main page]

Espazioko zabor

Hondakin espazial» orritik birbideratua)

Espazioko zaborra Lurraren inguruan orbitan dauden gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena.

Espazioko zaborra, Lurraren behe orbitan.
Espazioko zaborren kastrografia, orbita geosinkronotik haraindira.

Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute, eta zenbait zentimetrotik hainbat metrotara arteko objektuak izan daitezke. Zabor hauek ez dira guk eguneroko kontsumoan botatako zaborraren erakoak, sateliteetatik eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira, jada erabilpenik ez dutenak.

Honela, zerua lainorik gabe dagoen gau izartsu batean gora begiratzen badugu, lurraren orbitan biraka ari diren zenbait puntu distiratsu ikusiko ditugu. Hauetako batzuk satelite artifizialak izango diren arren, gehienak espazioko zaborrak dira. Gaur egun 8.000 objektu daude orbitan espazioan, eta urtetik urtera 175 objektu gehiago agertzen dira.

Arriskuak

aldatu
 
Orbitan zen objetu txiki batek transbordadore espazial batean eragindako zuloa. Objetua biziki txikia zen arren (milimetro bat ere ez zuen), kalte nabariak eragin zituen.

Zabor hau oso arriskutsua da bai astronautentzat, bai eta sateliteentzat ere, izan ere abiadura handian ari dira biraka lurraren inguruan, 25.000 kilometro segundo inguruan, batzuk azkarrago eta beste batzuk mantsoago. Honela, zentimetro gutxi batzuetako objektu batek satelite edo edozein tresnaren aurka talka eginez gero, hondatu egingo luke zuzenean.

Espazioko zaborrak badu arriskua espaziora bidaiatzen ez duen jendearentzat ere, nahiz eta benetan arrisku txikia den. Izan ere, lurrari biraka ari diren objektu hauek erradio gero eta txikiagoarekin egiten dute bira (Ilargiari ere gauza bera gertatzen zaio), eta lehenago edo geroago lurrazalera erortzen dira grabitate indarraren eraginez. Satelite pieza batek pertsona bati buruan jotzeko probabilitatea oso baxua den arren, ez da ezinezkoa.

Espazioko zaborraren zatirik txikienak ere, espazioko jantzia zula dezake. Sidney van den Bergh astronomo kanadarraren esanetan, zabor-kantitatea bikoizten ari da hamar urtero[erreferentzia behar]. Astronomoak ere kezkaturik daude arazo honi buruz. Unibertsoko objektu argimotelenak erregistratzeko esposizio luzeko argazkiak egiten direnean, Lurra orbitatzen duten sateliteek arrastoak uzten dituzte. Arrasto hauek hiru argazkitik bat hondatzen dute.

Azkenik, espazioko zabor kopurua behar bezain handia balitz, Kessler sindromea deritzona eragin lezake, orbita zaborrez saturatu eta gizakiarentzat erabili ezinik utziz.

Jatorria

aldatu

Iparramerikarren misilen kontrako radar-sistemak orbitatzen ari diren 6.000 objektuak segitzen ditu. Hauetako %5 bakarrik dira lanean ari diren sateliteak. Besteak, ez dabiltzan sateliteak, jaurtigailu-puskak, sateliteen leherketan sortutako puskak eta abar dira.

Objektu guzti hauek tamaina handi samarra dute, baina van den Berghen iritziz badaude posta-tinbrearen tamainara heltzen ez diren beste 60.000 inguru. Txikiak izanik ere, 30.000 km/h inguruko abiaduraz higitzen direnez astronautaren jantzia honda dezakete. Uste denez, 2.000. urterako satelite bat urtean txanpon baten tamainako objektu batek joa izatearen probabilitatea %5 izango da. Kalteak oso handiak izan daitezke objektuak satelitearen sistema garrantzitsu bat jotzen badu.

Gero eta maizago gertatzen ari diren sateliteen arteko talkak dira zabor-iturri nagusienetako bat. Iparramerikarrak izarretako gerrarako egiten ari diren saioek ere zabor-mordoa sortzen dute. Epe luzera espazioko zaborren pilatzeari ekiditea zaila izango da eta van den Berhek esaten duen legez “Ezin dugu dena xurgatzeko xurgagailu bat gora bidali eta azkenean Lurrak hondakinen eraztun iraunkorra izango du; Saturnoren eraztunen antzekoa”.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu