[go: up one dir, main page]

Holanda Herbehereetako mendebaldeko eskualde bat da, gaur egun bi probintziak osatua: Ipar Holanda eta Hego Holanda probintziek, alegia. Holandan daude Herbehereetako hiru hiri handienak: Amsterdam, Herbehereetako hiriburua; Haga, Herbehereetako Gobernuaren egoitza; eta Rotterdam, Europako porturik handiena dagoen hiria.

Holanda (hau da, Ipar eta Hego Holanda probintziak), Herbehereetako probintzia mapan.

Holanda toponimoa, munduko hainbat hizkuntzatan, maiz erabiltzen da Herbehere osoak izendatzeko ere, Holanda baita aspaldidanik Herbehereen lurralde osoko eskualde jendetsuena, boteretsuena eta aberatsena. Erabilera hori ez dute gogoko herbeheretar askok; bereziki, Holandaz kanpoko Herbehereetako eskualdeetako biztanleek.[1]

X. mendetik XVI.eraino, Holanda eskualde politiko bateratua zen, Holandako kondeek gobernatutako konderria. XVII. menderako, itsas eta ekonomia arloetako potentzia bat bilakatua zen Holanda, eta nagusi zen Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako gainerako probintzien gainean.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Holland or the Netherlands?», Herbehereetako Kanpo Arazoetarako Ministerioa.

Kanpo estekak

aldatu