[go: up one dir, main page]

Hezur

ornodunen organo gogor bat da

Hezurra edo ehun oseoa (latinetik: os) animalia ornodun askotan dagoen endoeskeletoko ehun konektibo zurruna da. Lokomozio-aparatuaren ehun sendoak dira, gihar eta tendoiekin elkar lotuta daudenak.

Hezur
Xehetasunak
Honen parteHezurdura
Konponenteaklong bone (en) Itzuli
short bone (en) Itzuli
flat bone (en) Itzuli
irregular bone (en) Itzuli
hezur sesamoideoa
pneumatized bone (en) Itzuli
membranous bone (en) Itzuli
endochondral bone (en) Itzuli
accessory bone (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezsystema skeletale eta ossa
MeSHeta A10.165.265 A02.835.232 eta A10.165.265
TAA02.0.00.000
THH3.01.00.0.00001
FMA5018
Terminologia anatomikoa

Hezurra, hezurretako ehun nagusia da; soineko egitura eusten du; barruko organoak babesten ditu, (giharren laguntzaz) mugimendua ahalbideratzen du; eta parte hartzen du zelulen sorreran, kaltzioaren metabolismoan eta mineralen metaketan. Animalia baten hezurrak, hezur guztien multzoak, eskeletoa osatzen dute. Hezurra, kartilagoa bezala, mesodermotik eratorria da. Kartilagoa bestelako osagaiak ditu baina hizkera herrikoian, zenbaitetan kartilagoz osatutako hezurdura batzuei hezur legez izendatzen ditugu. Adibizez arrain kondriktioak (marrazoak eta) hezurdura kartilagoz osaurik dago, benetako hezurra duten arrainak arrai osteiktioak dira, baita tetrapodo guztiakak ere. Hezurdurarako eboluzioak zenbait aukera eskaintzen ditu. Aukera hauek guztiak ez dira guztiz hezurraren pareko funtzioan.

  • Exoeskeletoa osatzen dute maskorrek (silize eta kaltzioaz osatutakoak) eta kitinazko exoeskeletoak
  • Benetako eskeletoa (hau da, mesodermotik eratorritako babes ehuna) azaltzen zaigu ekinodermoetan. Prorifera (arroak) kaltzio edo silizeskoak diren araztzaz eta spongin zuntzez osatutako sarezko endoeskeletoa dute.

Hezurra osteologiak aztertzen du. Hezurrak aztertzeko zenbait metodo desberdin erabiltzen dira, mazerazioa adibidez. Mazerazioan hezurra garbitu egiten da ontzi-garbigailuz eta lejia duen uran irakiten. Garbiketa amaitzeko eskubila eta xaboia erabiltzen da.

Lotutako gaixotasunetaz arduratzen da nagusiki Traumatologia.

Etimologia

aldatu

Aitzineuskaraz: *enazur edo *anezur[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Hezur ehuna

aldatu

Hezurrak ehun konektibo guztietan orokorrena da, zelula arteko substantzia, hezur matrizea, kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu gabe. Ornodunek bakarrik dute eta euren barne eskeletoko hezurrak eratzen ditu.

Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu:

  • Osteozitoak matrizeko barrunbe edo zuloetan kokatuta daude.
  • Osteoblastoek matrizearen atal organikoa eratzen dute.
  • Osteoklastoak hezur substantzia apurtzeaz arduratzen dira. Matrizearen pisuaren % 50 materia ezorganikoz osatua dago, batez ere hidroxiapatitozko kristal itxura duten fosfato kaltzikoz. Karbonatu kaltzikoa ere badute. Matrizearen atal organikoa, osteina, zuntz kolagenoz eta substantzia amorfoz osatuta dago.

Bi hezur ehun edo hezur mota bereizten dira: trinkoa eta harroa edo erretikularra.

  • Hezur trinkoa mamitsua eta gogorra da eta matrizean ez du barrunberik. Hezurren kanpoko geruza osatzen du. Hezur luzeen atal zilindrikoa, diafisia ia oso-osoan hezur trinkoa da.
  • Hezur harroa edo erretikularra trabekula mehezko “sarea” da. Trabekula horiek hezur muiez beterik dauden barrunbe ugari elkarrekin lotzen dituzte. Hezur muin mota bi daude: gorria edo hematopoitikoa, odol zelulak eratzen dituena; eta horia, gantz ehunez osatuta dagoena. Hezur ehun harroak hezur luzeen muturretako barrualde, episia, eta hezur labur eta lauen erdigunea betetzen ditu.

Giza anatomia

aldatu
 
Giza eskeletoa

Burua eta lepoa

aldatu

Goiko gorputz adarrak

aldatu

Toraxa

aldatu

Abdomena

aldatu

Pelbisa

aldatu

Beheko gorputz adarrak

aldatu

Fisiologia

aldatu

Hezurrek, gihar eta tendoiekin batera giza gorputzaren mugimenduak burutzeko laguntzen dute.

Medikuntza

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

Kanpo estekak

aldatu