Hasiberriak
Hasiberriak Euskal Telebistak sortutako gazte-dramazko telesaila da, Goenkaleren spin-offa.
Hasiberriak | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Hasiberriak | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Sasoi kopurua | 2 | |||
Atalak | 135 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | soap opera eta teen drama television (en) | |||
Iraupena | 30 minutu | |||
Grabazio lekua(k) | EITB Donostia eta Donostia | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 2000 | |||
Amaiera-data | 2002 | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Donostia | |||
kronologia | ||||
|
2000ean hasita eta 2002an amaituta, bi denboraldiz eman zuten ETB 1en astelehenetik ostegunera 22:15ean. Pausokak ekoitzi eta Euskal Telebistak eskaini zuen. Bertan Donostiara ikastera edo lan egitera zihoazen hamar gazteren istorioa kontatzen da.
Telesaila hasi aurretik, Hasiberriak abian izeneko lau atal eskaini zituzten 2001ean. Atal horietan protagonistak izan ziren bost paper banatzeko kastinak erakutsi ziren. Hiru neska eta bi mutil behar ziren bost protagonista izateko. Kastin horietara 2.000 pertsona aurkeztu ziren, Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskalduna jauregian.
Ezaugarriak
aldatuTelesaiaren zuzendaria Javier Garcia de Bikuña zen eta idazleak Xabier Puerta eta Maite Duque.
Aktore nagusiak
aldatu- Aintzane Gamiz: Elene
- Nerea Garmendia: Maite
- Oihana Maritorena: Teresa
- Judit Mariezkurrena: Olga
- Edurne Azuara: Lorena
- Saioa Garcia: Itzi
- Naiara Etxeberria: Anette
- Manex Rekarte: Julen
- Gorka Igartua: Guti
- Mikel Antero: Jokin
- Koldo Arrillaga: Galder
- Aitor Beltran: Eneko
- Martxelo Rubio: Jon Kepa