Gerezi-erramu
Gerezi-erramu (Prunus laurocerasus) prunus generoko zuhaitz espezie bat da. Asia Txikian jatorria duen landare hau Europako eskualde epeletan, tartean Euskal Herrian, hazi arren normalean zuhaixka bat besterik ez da. Lorategietan landare apaingarria da eta lasaigarri moduan erabiltzen dute[1].
Gerezi-erramu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus laurocerasus |
Deskribapena
aldatu6 metrotako altuera hartzen duen hosto iraunkorreko zuhaitza da. Laurisilvan 8 metroko altuera ere hartzen du. Hosto brillanteak, obalatuak, koriazeoak eta kolore berdekoak ditu eta handiak dira, 10 cm ingurukoak. Lore zuri usaitsuak ditu ardatz batean kokaturik daudenak. Fruitua drupa beltz bat da, gereziaren tamainakoa, hortik landarearen izena[2].
Ugalketa
aldatuAzkar hazten den landarea da. Fruituaren haragia jangarria da baina barruan dituen haziak pozointsuak dira. Txoriek fruitua jaten dute baina haragi goxoa digeritu ondoren zirinarekin botatzen dute hazia eta horrela azkar hedatzen da. Horregatik landare inbasore kontsideratzen da[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cronquist, A. J.; Holmgren, N. H.; Holmgren, P. K.. (1997). Vascular Plants of the Intermountain West, U.S.A., subclass Rosidae (except Fabales). in: Intermount. New York: Hafner Pub. Co., 1–446 or..
- ↑ «Flora of NW Europe > Species: Prunus laurocerasus (Laurel, cherry)» web.archive.org 2008-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
- ↑ «Laurel, Cherry | Weeds of the Blue Mountains» weedsbluemountains.org.au (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |