Frantzisko Ignazio Lardizabal
Frantzisko Ignazio Lardizabal Urretabizkaia[1] (Zaldibia, Gipuzkoa, 1806ko uztailaren 5a – 1855eko abuztuaren 20a) euskal idazlea eta Erromatar Eliza Katolikoko apaiza izan zen, Zaldibiako erretorea.
Frantzisko Ignazio Lardizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1806ko uztailaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Zaldibia, 1855eko abuztuaren 20a (49 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa eta hizkuntzalaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuZaldibiako Albisu etxean jaioa, Lazkaon, Burgosen eta Madrilen egin zituen apaiz-ikasketak. Ikasketak bukatu eta jaioterriko erretore izan zen, harik eta, Gipuzkoa osora hedatu zen izurri beltzak jota, hil zen arte. Testamentu Zarreco eta Berrico condaira lana eman zuen argitara hil zen urte berean, 1855ean. Itun Zahar eta Berriko kontakizunen bilduma egin zuen obra horretan. Villasanteren ustez hiztegi hautatu, zehatz eta landua darabil Lardizabalek: “El control racional nunca le permite dar rienda suelta a la pasión ni a la fantasía. Su libro, como lo exige el tema, es narrativo, expositivo, y aunque pueda resultar un tanto frío, está escrito con positiva belleza, y el autor se revela en él como profundo conocedor del vascuence” (Villasante, 1979). Oso irakurria izan zen, Mitxelenak dioenez: “Es probablemente la obra que ha sido más leída en Guipúzcoa en los últimos cien años, y no sin razón: aunque algo monótono, Lardizábal es un buen hablista y un buen narrador” (Mitxelena 1960).
Hil eta handik urtebetera Gipuzkoako Foru Aldundiak Lardizabalek idatziriko Gramática Vascongada argitara eman zuen. Gipuzkeraren gramatika bat da oinarrian, baina badu gehigarri bat eta xehetasun franko bizkaierari eta goi-nafarrerari buruz ere. Lardizabalenak omen dira, halaber, Historia de San Miguel Excelsis de Aralar eta Maria Santisimaren amodio ederraren novena idazlanak, gaur egun galdutzat jotzen direnak.
Lanak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Urgell, Blanca (arg.). (1995). Testamentu Zarreko Kondaira (I eta II). Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-88947-18-6 // 84-88947-17-8..
- ↑ Urgell, Blanca (arg.). (1999). Testamentu Berriko Kondaira. Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-89816-87-5..
- ↑ {{es | eu}} Rodriguez Ranz, Jose Antonio (zuz.). (2006). Gramática Vascongada. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 84-7907-534-1..
Kanpo estekak
aldatu- «Frantzisko Inazio Lardizabal», Literaturaren Zubitegia.