Filippo della Valle
Filippo della Valle (Florentzia, 1698ko abenduaren 26a-Erroma, 1768ko apirilaren 29a) eskultore italiarra izan zen. Erroman aktibitate handia izan zuen. Bere lanak barrokoko amaieraren eta neoklasizismo hasieraren artean kokatzen dira.[1]
Filippo della Valle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1698ko abenduaren 26a |
Heriotza | Erroma, 1768ko apirilaren 29a (69 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Florentzia eta Erroma |
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Biografia
aldatuGiovanni Battista Fogginiren biloba, Filippo della Valle oso gaztetan joan zen Erromara eta Klemente XII.a aita santuak artista toskanarren aldeko iritziaz baliatu zen aurrera egiteko. Berehala Camillo Rusconiri, urte haietako eskultore ospetsuenari, Giovan Battista Maini eta Pietro Bracciarekin batera, Letrango Corsini kaperaren dekorazioan lagundu zion. Geroago, Ferdinando Fuga arkitektoarekin lankidetzan aritu zen Palazzo della Consulta, Piazza del Quirinale eraikuntzan eta Inozentzio XII.a Aita santuaren mausoleoa San Pedro basilikan (1746). Arcadiako Akademiako kide izan zen eta San Luca Printze Akademian kargua izan zuen urte askotan.
Erroman hil zen, 1768an.
Obrak
aldatu- Palazzo della Consultaren apainketa, Piazza del Quirinalen.
- Inozentzio XII.a Aita santuaren mausoleoa San Pedro basilikan (1746).
- San Inazioren Deikundea (1750)
- Fontana di Treviren "Osasuna eta Ugalkortasuna"ren exekuzioan parte hartu zuen. Bere estatuak iturriaren erdian daude, Pietro Bracciren Neptuno ondoan.[2]
Balorazioa
aldatuFilippo della Valle XVIII. mendeko eskultura erromatar eskolaren erakusle tipikoa izan zen. Gian Lorenzo Bernini barrokoa Carlo Marattaren eta Alessandro Algardiren lasaitasun klasikoagoa uztartzeko saiakerarekin bat egin zuen.
Iruditegia
aldatu-
Inozentzio XII.a Aita santuaren mausoleoa, San Pedro basilikan.
-
Fontana di Treviren "Ugalkortasuna", Erroman.
-
Fontana di Treviren "Osasungarritasuna".
-
San Joan Mathakoa, Mafrako jauregi nazionalean, Portugalgo Mafran.
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Bruce Boucher (1998). Thames & Hudson, World of Art. ed. Italian Baroque Sculpture. 169 or., 208–209.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Web Gallery of Art
- (Italieraz):Filippo della Valleren lanak.
- (Italieraz):Filippo della Valle Artcyclopedia webgunean.