Era
Zea Mays-en albuma
Era Zea Mays taldearen estudioko 6. diskoa da eta Tolosako (Gipuzkoa) Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu zuen 2010ean. Teknikari lanetan Jose Lastra ibili zen. Grabazioa 2010eko udan egin zen, ekaina-uztailean, Mungian.[1] Disko honek elektronika eta rocka konbinatzen ditu. Hemen "Negua joan da ta" kanta jaso zen, ziur aski taldearen kanta arrakastatsuena: Youtuben 2.000.000 bisita baino gehiago izan ditu.[2]
Era | |
---|---|
Zea Mays taldearen Rock | |
Argitaratze data | 2010 |
Diskoetxea | Bonberenea Ekintzak |
Ekoizpena | Zea Mays |
Kolaboratzaileak
aldatuDisko honetan kolaboratzaile dezentek hartu zuen parte:
- Raul Lomas (Doctor Deseo) teklatuetan.
- Split77 taldea, programaketetan.
- Gorka Urbizu (Berri Txarrak), ahotsetan.
- Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), ahotsetan.
- Naroa Gaintza (Sokaide Amaiur (taldea)), ahotsetan.
- Josu, Unai eta Urko (Fenomenos De La Naturaleza) ahotsetan.[2]
Abestien zerrenda
aldatu- "Nire huts gorena"
- "Ihes"
- "Negua joan da ta"
- "Isolatutako uhartean"
- "Osoa"
- "Zure pozoidur jarraibideak"
- "Hondoratzean"
- "Bularreko itogina"
- "Era"
- "Kukutza III"
- "Ni han ez banaiz"
- "Gorputz pentsamendu huts"